170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Oposizio-lehiaketa, San Francisco de Asís udal-patronatuan erizainaren/erizaintzako unibertsitate-diplomadunaren plaza bat betetzeko. Izendapena

Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak 2025eko uztailaren 23ko bilkuran hala erabakirik, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainaren/erizaintzako unibertsitate-diplomadunaren plaza bat, lan-kontratu finkoduna eta R05 zenbakia duena plantillan, Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar dadin, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an.

2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, argitara eman zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Behin izangaien azken kalifikazioa bukaturik eta onetsirik (oposizio-lehiaketa, erizainaren/erizaintzako unibertsitate-diplomadunaren lanpostua betetzeko), deialdiaren oinarriei jarraikiz, argitara eman da, iragarki-taulan eta San Francisco de Asís Patronatuaren atariko deialdiaren web fitxan, probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.

Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion Ana María Muñoz Gonzalo izangaia kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera.

Kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen atariko deialdiaren web fitxan, Patronatuaren iragarki-taulan eta 2026ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 16an.

Hogeita hamar egun naturaleko epe bat ireki zen, kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposatutako izangaiak deialdian eskatutako agiriak aurkez zitzan Patronatuaren erregistro orokorraren bidez.

Deialdian eskaturiko agiriak aurkeztu, eta egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta plaza esleitzea.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zen, eta horrek txostena eman zuen 2026ko uztailaren 31n, zeinean jasotzen baita 2026rako indarreko aurrekontuan badagoela kreditu egokia eta nahikoa kontratazioak ekarritako obligazioak finantzatzeko.

Horrenbestez, erabiliz Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuari esleitutako eskudantziak, 2026ko abuztuaren 5ean egindako ohiko bilkuran,

ERABAKITZEN DA:

1. Honako hau izendatzea Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritzeko erizainaren/erizaintzako unibertsitate-diplomadunaren lanpostuan:

–Erizaina/erizaintzako unibertsitate-diplomaduna (R05 plaza): Ana María Muñoz Gonzalo.

2. Plaza hutsa esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu beharko du plazaz, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko langilea izateko. Hala bada, deialdiko oinarriei jarraituko zaie.

4. Erabaki hau igortzea toki-erakundeko langileria alorrera, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunei jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruénigon, 2026ko abuztuaren 10ean.–Lehendakaria, Oscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZA

–Erizaina/erizaintzako unibertsitate-diplomaduna (R05 plaza):

Ana María Muñoz Gonzalo.

Hitzarmen kolektiboko 2. maila.

Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

%100eko lanaldi jarraitua. Astelehenetik igandera (goizeko txanda 07:50etik 15:05era eta arratsaldeko txanda 14:50etik 22:05era).

Iragarkiaren kodea: L2611018