170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Oposizio-lehiaketa, San Francisco de Asís Udal Patronatuan garbiketa-zerbitzuko langileen bi plaza betetzeko. Izendapena

Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak 2025eko uztailaren 23an hartutako erabaki beten bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, garbiketa-zerbitzuko langileen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratu finkodunak, lanaldi osokoak eta plantillan R32 eta R33 (erretiro partziala) zenbakiak dituztenak, Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko plantillan sar daitezen, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.

Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an.

2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, argitara eman zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Behin izangaien azken kalifikazioa bukaturik eta onetsirik (oposizio-lehiaketa, garbiketa-zerbitzuko langileen bi plaza betetzeko), deialdiaren oinarriei jarraikiz, argitara eman da, iragarki-taulan eta San Francisco de Asís Patronatuaren atariko deialdiaren web fitxan, probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.

Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrari igorri zitzaion Leticia Navarro Liroz eta Julia Sesma Lozano izangaiak kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera.

Kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen atariko deialdiaren web fitxan, Patronatuaren iragarki-taulan eta 2026ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24an.

Hogeita hamar egun naturaleko epe bat ireki zen, behin kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, proposatutako izangaiek aurkez zitzaten deialdian eskatutako agiriak, Patronatuaren erregistro orokorraren bidez.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da bi izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu zen, eta horrek txostena eman zuen 2026ko uztailaren 31n, zeinean jasotzen baita 2026rako indarreko aurrekontuan badagoela kreditu egokia eta nahikoa kontratazioak ekarritako obligazioak finantzatzeko.

Horrenbestez, erabiliz Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuari esleitutako eskudantziak, 2026ko abuztuaren 5ean egindako ohiko bilkuran,

ERABAKITZEN DA:

1. Honako hauek izendatzea Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritzeko garbiketa-zerbitzuko langileen lanpostuan:

–Garbiketa-zerbitzuko langilea (R32 plaza): Leticia Navarro Liroz.

–Garbiketa-zerbitzuko langilea (R33 plaza): Julia Sesma Lozano.

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat, eta aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda onestea, sortzen diren beharrei erantzutearren, bat etorriz II. eranskinean ezarritakoarekin.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute plazaz, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Epe horretan plazaz jabetzen ez badira (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko dituzte Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko langile izateko. Hala bada, deialdiko oinarriei jarraituko zaie.

4. Erabaki hau igortzea toki-erakundeko langileria alorrera, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunei jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruénigon, 2026ko abuztuaren 10ean.–Lehendakaria, Oscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

–Garbiketa-zerbitzuko langilea (R32 plaza):

Leticia Navarro Liroz.

Hitzarmen kolektiboko 4. maila.

Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

%100eko lanaldi jarraitua (astelehenetik igandera, 8:00etatik 15:00etara).

–Garbiketa-zerbitzuko langilea (R33 plaza):

Julia Sesma Lozano.

Hitzarmen kolektiboko 4. maila.

Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa (erretiro partziala).

%100eko lanaldi jarraitua (astelehenetik igandera, 8:00etatik 15:00etara).

Iragarkiaren kodea: L2611013