170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERTIZARANA

2026rako lan-eskaintza publikoa

Honen bidez aditzera ematen da Bertizaranako Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, 79/2026 zenbakiko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zela:

Lehenengoa.–Bertizaranako Udalaren 2026ko lan-eskaintza publikoa onestea. Bertan honako lanpostu hau sartzen da:

2. lanpostua.–Lan-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Lanaldia: partziala. Osagarriak: %3,36 (lanpostukoa), %12 (mailakoa). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko birjarpen-tasa, 31/2022 Legearen 20.4 artikulua. Euskaraz jakin beharra: C1 maila, EGA edo baliokidea.

Bigarrena.–Enplegu publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean eta web orrian argitaratzea, orok jakin dezan eta, behar izanez gero, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Bertizaranako Udaleko langileei, 2026ko Lan Eskaintza Publikoaren eraginpeko plazan baitaude.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bertizaranan, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2611163