2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARANGUREN
Oposizioa, C mailako 5 plaza hauek betetzeko: mantentze-lanetako ofiziala (3), argiteriaren mantentze-lanetako ofiziala (1) eta mantentze-lan orokorretako ofiziala (1). Onartuen behin betiko zerrenda
2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an, deialdi bat argitaratu zen, oposizio bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko C mailako 5 plaza hauek Arangurengo Udalean: mantentze-lanetako ofizialen 3 plaza, argiteriaren mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat eta mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta ikusi denez ez dagoela izangai bazterturik, bidezko da zuzenean onestea deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda.
Honako hau ebatzi da alkatearen 2026ko abuztuaren 7ko 659. Ebazpenaren bidez, bat etorriz deialdiaren 4.1 artikuluarekin:
1. Deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea: deialdia, oposizio bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko C mailako 5 plaza hauek Arangurengo Udalean: mantentze-lanetako ofizialen 3 plaza, argiteriaren mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat eta mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat.
| IZANGAIA | ZER PLAZATARA ESKATU DEN IGOERA |
1 | LEGARRA MONREAL MIKEL | 4.11, 4.12, 4.14 | Mantentze-lanetako ofiziala |
2 | MACAYA RIPODAS DANIEL | 4.11, 4.12, 4.14 | Mantentze-lanetako ofiziala |
3 | PEREZ BEROIZ PABLO | 4.13 | Argiteriaren mantentze-lanetako ofiziala |
4 | RIPODAS JAURRIETA, OSCAR | 4.11, 4.12, 4.14 | Mantentze-lanetako ofiziala |
5 | VAZQUEZ AMAYA, RAUL | 4,15 | Mantentze-lan orokorretako ofiziala |
2. Interesdunei komunikatzen zaie proba teoriko-praktikoa 2026ko azaroaren 4an izanen dela, 09:00etan, Mutiloako udaletxeko Mutiloa aretoan (San Pedro plazatik sartu behar da). Proba egiteko deialdi bakarra izanen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean daramatela agertu beharko dute hartara.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitzan, jarraikiz deialdiaren 4.1 artikuluari.
Mutiloan, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2610993