1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4675E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko 2026. urterako deialdirako gastua handitzea. DDBN kodea: 883283.
Aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez eta hura aldatu zuten maiatzaren 28ko 1951E/2021, otsailaren 23ko 477E/2022 eta otsailaren 21eko 442E/2023 ebazpenen bidez.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 17ko 1008/2026 Ebazpenaren bidez, 390.000,00 euroko gastua baimendu zen 2026rako.
Urte honetan zehar eskaeren kopurua handitu da, eta, beraz, gaur egun gastu-aurreikuspena 440.000 eurokoa da. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.
Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 250.000 euro gehiago baimentzea.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena ematea 250.000,00 euro gehitzeko desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako (dirulaguntza horiek araututa daude Nafar Lansare-NEZeko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez, zeina aldatu baitzen maiatzaren 28ko 1951E/2021, otsailaren 23ko 477E/2022 eta otsailaren 21eko 442E/2023 ebazpenen bidez; Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 883283 zenbakia), 2026. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko partida honen kargura: "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP: E-24/000737-01] partida.
2. Igoera gehigarri honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2611058