170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4631E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 350.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen baita enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdirako. DDBN kodea: 859980.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 6238E/2025 Ebazpenaren bidez, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdia onesten da 2026rako. DDBN: 859980.

Ebazpen horretan, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen, 2025eko gastu-aurrekontuko "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" izeneko 950001 96100 4809 241109 aurrekontu-partidaren edo 2026ko aurrekontuan gaitzen den antzeko partidaren kargura, aipatutako partidan aurrekontu-baliabideak baldin badaude; horrekin batera, gehienez 500.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzeko aukera ere ezarri zen.

Dagoen eskaria dela eta, baimendutako kreditua nahikoa ez izatea aurreikusten da, eta, beraz, 350.000 eurorekin handitzea erabaki da, baina horrek ez du ekarriko beste eskaera-epe bat irekitzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea 350.000 euro gehitzeko enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdian, zeina Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 56238E/2025 Ebazpenaren bidez arautu baitzen (DDBN 859980 zenbakia du deialdiak). Gehikuntza hori 2026ko gastu-aurrekontuko "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" izeneko 950001 96100 4809 241109 partidaren kargura eginen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Hori guztia, Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2611060