1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1601E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kalifikazio epaimahaia aldatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun hezitzaileen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 4ko 1227E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi honen testua onetsi zen: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun hezitzaileen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdiaren oinarrietako 5. puntuan, hartarako kalifikazio epaimahaia izendatzen da.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kalifikazio epaimahaia aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun hezitzaileen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Honako hau da izendapena:
–Epaimahaikide titularra: Iker Nieto Mayo jauna, Osasun Mentaleko osasun hezitzailea, M.ª Idoya Urra Ardanaz andrearen ordez.
–Epaimahaikide ordezkoa: Edurne Apestegui Egea andrea, Osasun Mentaleko terapeuta okupazionala, Celaida Buldain Paternain andrearen ordez.
2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2611046