170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2421/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1310/2025 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) berrogeita hiru plaza oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Ebazpena 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1780/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko ekainaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 2616/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko irailaren 10ean.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 2097/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko uztailaren 21ean.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuan aritzeko, ondoko izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:

–Igoera txanda.

ANGUAS NOGALES, MIGUEL ÁNGEL

GARCÍA RODRÍGUEZ, GABRIEL

ILUNDÁIN ILUNDÁIN, BEATRIZ

–Txanda irekia.

SEVILLANO MURIEL, FRANCISCO JAVIER

SERRANO ARANA, AIMAR

FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, ADRIÁN

GALLO ÚRIZ, MARÍA ISABEL

CASO ECHECHIPÍA, JAVIER

IRIBARREN JÁUREGUI, BEATRIZ

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 1ean hartu beharko dute plazaren jabetza, bakoitzak dagokion tokian, hau da, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Plaza huts hauek ez direla bete deklaratzea: 1033, 5573, 6738, 6747, 6750, 7500, 7512, 7524, 7537, 8178, 9806, 10083, 10237, 10679, 10927, 11006, 11096, 11106, 11107, 11137, 11145, 11206, 11213, 11665, 11898, 11933, 11961, 12101, 38023, 38509, 38938, 39403, 39460 eta 73195.

5. Ebazpen hau igortzea departamentu hauetako idazkaritza tekniko nagusietara: Ekonomia eta Ogasuna, Barnea, Funtzio Publikoa eta Justizia, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitala, Lurralde Kohesioa, Eskubide Sozialak, Ekonomia Soziala eta Enplegua, Lehendakaritza eta Berdintasuna, Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politikak, Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala, Landa Garapena eta Ingurumena, Kultura, Kirola eta Turismoa, eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara; igortzea, halaber, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta jakinaraztea interesdunei, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ANGUAS NOGALES, MIGUEL ÁNGEL

Igoera txanda

0009379

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

AURREKONTUEN ETA ONDAREAREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

GARCÍA RODRÍGUEZ, GABRIEL

Igoera txanda

0011960

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

EKONOMIA ETA AURREKONTU KUDEAKETARAKO ZERBITZUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ILUNDÁIN ILUNDÁIN, BEATRIZ

Igoera txanda

0004589

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

SEVILLANO MURIEL, FRANCISCO JAVIER

Txanda irekia

0010586

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

SERRANO ARANA, AIMAR

Txanda irekia

0006741

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, ADRIÁN

Txanda irekia

0006744

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

GALLO ÚRIZ, MARÍA ISABEL

Txanda irekia

0007440

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

CASO ECHECHIPÍA, JAVIER

Txanda irekia

0011015

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

IRIBARREN JÁUREGUI, BEATRIZ

Txanda irekia

0011736

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2610662