170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

321E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Ángela Sanz Rives andrea Koordinazio Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Ángela Sanz Rives andrea Koordinazio Juridikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko abuztuaren 17tik aurrerako ondorioekin. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzukoa da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 11n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2611048