1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
320E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, María Cristina Catalán Alcocer andrea, Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko burua, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzuan.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Cristina Catalán Alcocer andrea, Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko burua, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzuan, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 11n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2611044