Iragarkia
17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
119/2025 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitzaio kudeaketa esleipen bat Lizasoko Kontzejuari, kudea eta antola dezan Orgiko Oihaneko aisiarako naturagunearen erabilera publikoa 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren helburuetako bat da naturagune babestuak kudeatzea eta haien ustiapen jasangarria bultzatzea, erabilera publikoa barne.
Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ardura da Foru Komunitateko naturagune babestu gehienen mantentze eta kontserbazio lanak egitea.
Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 25.1.b) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuari dagokio aisiarako naturaguneen kudeaketa, baina tokiko entitateekin hitzartzen ahal da gune horien kudeaketa.
251/1996 Foru Dekretuak, ekainaren 24koak, Orgiko Oihana Aisiarako Naturagune (ANR-1) deklaratu zuen. Adierazpen horren helburua hariztiaren balio naturalei eustea eta eremu horretan ingurumen hezkuntzako jarduerak sustatzea izan zen, bisitariek kontserbazioaren aldeko jarrera positiboak gara zitzaten. Foru dekretu horretan bertan, erabilera eta kudeaketa plana onetsi zen, non definitzen baitira gunearen zonifikazioa zein eremu bakoitzeko erabilera eta jarduketa baimendu, baimengarri eta debekatuak, baita kudeaketa ere.
Orgiko Oihanera bisitariak joaten direnez, erabilera publikoa antolatu behar da, horrek ingurune naturalaren kontserbazioan eragin negatiborik ez duela bermatzeko, inguru horren ingurumen balioa kontuan hartuta.
1996. urteaz geroztik, Lizasoko Kontzejuak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lankidetza akordioak egiten dituzte hariztia erabilera publikorako antolatzeko, eta mantentzeko, zaintzeko, ingurumen hezkuntza lantzeko eta erabilera publikoa kudeatzeko ekintzak garatu dira.
Hitzarmen horien babesean, orduz geroztik hainbat jarduera egin dira azpiegiturak mantentzeko eta hornitzeko, zaintzeko, erabilera publikoa kudeatzeko eta ingurumen hezkuntza lantzeko.
Horrela, Lizasoko Kontzejuak horretarako egokia den tokiko entitate bakarra den aldetik, Orgiko Oihana kontzeju horren lurretan baitago, bere gain hartzen ditu aisiarako naturagune horren erabilera publikoaren kudeaketa eta antolamendua, eta konpromisoa hartzen du hauetan xedatutakoa errespetatzeko: Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea eta Orgiko Oihana Aisiarako Naturagune (ANR-1) deklaratzen duen ekainaren 24ko 251/1996 Foru Dekretua.
Bisitarien gozamena eta inguruko natura balioen babesa, kontserbazioa, leheneratzea eta hobekuntza bateragarri egiteko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Lizasoko Kontzejuak komenigarritzat jotzen dute hitzarmen ekonomiko bat sinatzea, Lizasoko Kontzejuak bere gain har dezan Orgiko Oihanaren aisiarako naturagunearen (ANR-1) kudeaketa 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan.
Hitzarmen hori formalizatuko litzateke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluan, bereziki 4. apartatuan, kudeaketa esleipenei buruz ezarritakoaren arabera:
"4. Kudeaketa esleipena beste administrazio publiko bati egitea, eta beste administrazio publiko batek Foru Administrazio Publikoari egitea, hitzarmen bat sinatuz formalizatuko da, behar beste aurrekontu kreditu dagoela egiaztatu ondotik".
Horretarako, Lizasoko Kontzejuak, 2025eko urriaren 16an, Orgiko Oihaneko ANRa 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetarako kudeatzeko proposamen bat aurkeztu du, non definitzen baitira eremua kudeatzeko jarduketak, aurreko urteetan egindakoen antzekoak, eta batez ere ingurunea mantentzean eta bisitarientzako ingurumen hezkuntzan oinarritutakoak, naturagune babestuaren kudeaketari jarraipena emateko. Bere proposamenean ez dago sartuta ANR-1etik kanpoko aparkalekuaren kudeaketa; Lizasoko Kontzejuak kudeatuko ditu aparkalekuko arreta eta haren errentamendua, eta tokiko entitate horrek hartuko du bere gain finantzaketa.
Proposamena aztertu ondotik, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak uste du komeni dela kudeaketa esleipen bat ezartzea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Lizasoko Kontzejuaren artean hitzarmen bat sinatuta. Hitzarmen horretan, Orgiko Oihaneko aisiarako naturagunean (ANR-1) mantentzeko eta erabilera publikoa kudeatzeko jarduketak jasoko dira, 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetakoak, Nafarroako Gobernuak finantzatuko dituenak.
Hitzartutako jarduerak egiteko aurreikusitako aurrekontua 190.000 eurokoa da 2026tik 2029ra bitarteko lau aurrekontu ekitaldietarako. Honela banatuko da gastua:
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2027ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2028ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2029ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
Hitzarmenaren indarraldia 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra artekoa izanen da, eta ez da luzatzen ahalko.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Lizasoko Kontzejuari kudeaketa esleipen bat egitea, baldin eta tokiko entitateak hori onesten badu, Orgiko Oihaneko aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatu eta antolatzeko 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan.
2. Esleipen hori formalizatzen duen lankidetza hitzarmena onestea. Ebazpen honen eranskinean dago.
3. Baimentzea 190.000 euroko gastua, 2026tik 2029ra bitarteko lau aurrekontu ekitaldietarako. Honela banatuko da gastua:
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2027ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2028ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2029ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
4. Lizasoko Kontzejuaren alde 190.000 euroko zenbatekoa xedatzea, Orgiko Oihaneko aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatu eta antolatzeko jarduketak egiteko (2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetarako lankidetza hitzarmen horretan jasota daudenak), hitzarmenean ezarritako klausulen arabera, eta lehenago adierazitako partiden kargura.
5. Aldeek sinatu ondotik, lankidetza hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Lizasoko Kontzejuari eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatzen Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko abenduaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
LANKIDETZA HITZARMENA, NAFARROAKO GOBERNUKO LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUAREN ETA LIZASOKO KONTZEJUAREN ARTEKOA, ORGIKO OIHANEKO AISIARAKO NATURAGUNEAREN ERABILERA PUBLIKOA KUDEATU ETA ANTOLATZEKO 2026., 2027., 2028. ETA 2029. URTEETAN
Iruñean, 2025eko abenduren 1ean.
HONAKO HAUEK BILDURIK:
Batetik, Ana Bretaña de la Torre andrea, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusia. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren izenean eta hura ordezkatuz esku hartzen du, eta egintza honetarako ahalmenak ditu, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkion eskudantziak erabiliz (11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzkoa).
Bestetik, Julen Ancizu Marckert, Lizasoko Kontzejuko lehendakaria. Tokiko entitatearen izenean eta hura ordezkatuz esku hartzen du, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 40. artikuluan aurreikusitakoarekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21 b) artikuluarekin lotuta.
Bi aldeek gaitasun juridiko nahikoa eta ahalordea aitortzen diote elkarri hitzarmen hau (aurrerantzean, "Hitzarmena") sinatzeko, ordezkariak diren aldetik, eta, horrenbestez, honako hau,
AZALDU DUTE:
Aurrekariak eta proiektuaren justifikazioa:
1. Orgiko Oihana, Lizasoko Kontzejuarena, aisiarako naturagune izendatu zuen ekainaren 24ko 251/1996 Foru Dekretuak, eta, beraz, Nafarroako Gobernuari dagokio oihanaren kudeaketa, haren babesa, kontserbazioa, leheneratzea eta hobekuntza bermatzeko. Orgiko Oihanera bisitariak joaten direnez, erabilera publikoa antolatu behar da, horrek ingurune naturalaren kontserbazioan eragin negatiborik ez duela bermatzeko, inguru horren ingurumen balioa kontuan hartuta.
2. Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 25.1.b) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuari dagokio aisiarako naturaguneen kudeaketa, baina tokiko entitateei esleitzen ahal zaie kudeaketa hori, hala hitzartzen badute tokiko entitate horiek eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak.
3. Bisitarien gozamena eta inguruko natura balioen babesa, kontserbazioa, leheneratzea eta hobekuntza bateragarri egiteko, bi aldeek hitzarmen hau formalizatu nahi dute Lizasoko Kontzejuak bere gain har dezan Orgiko Oihaneko aisiarako naturagunearen (ANR1) kudeaketa.
4. Hitzarmen hau formalizatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluan, bereziki 4. apartatuan, kudeaketa esleipenei buruz ezarritakoaren arabera:
"4. Kudeaketa esleipena beste administrazio publiko bati egitea, eta beste administrazio publiko batek Foru Administrazio Publikoari egitea, hitzarmen bat sinatuz formalizatuko da, behar beste aurrekontu kreditu dagoela egiaztatu ondotik".
5. 2025eko urriaren 16an, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak "Beharren txostena eta justifikazio-, ekonomia- eta arau-memoria" eman zuen, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Lizasoko Kontzejuaren arteko hitzarmen honekin formalizatzen den kudeaketa esleipenari buruz, zeinak helburu baitu Orgiko Oihaneko aisiarako naturagunearen (ANR-1) erabilera publikoa 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan kudeatu eta antolatzea.
Horrenbestez, bi aldeek hitzarmen hau sinatzen dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
1.–Hitzarmenaren subjektuak.
Alde hauek hartzen dute parte hitzarmen honetan:
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Lizasoko Kontzejuak egin beharreko jarduketen finantzaketaren zati batean parte hartuko duena.
Lizasoko Kontzejua, ANR-1a kudeatuko duena.
2.–Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da ezartzea zer jarduketa egin beharko dituen Lizasoko Kontzejuak ANR-1en kudeaketarekin loturik, 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetan; ANR-1a mantentzea eta aisiarako erabiltzea, eta, horiekin batera, Orgiko Oihaneko aisiarako naturaguneko (ANR-1) ingurune naturalaren hezkuntza-, sentsibilizazio- eta jarraipen-lanak egitea.
3.–Egin beharreko jarduketak.
Lizasoko Kontzejuak bere gain hartzen du ANR-1en kudeaketa, eta konpromisoa hartzen du Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Orgiko Oihana Aisiarako Naturagune (ANR-1) deklaratzen duen ekainaren 24ko 251/1996 Foru Dekretuan xedatutakoa errespetatzeko.
Hitzarmen hau sinatu ondotik, honako jarduketa hauek egiteko konpromisoa hartzen du Lizasoko Kontzejuak:
Honako jarduketa zehatz hauek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatzekoak dira:
a) Jendeari arreta emateko langileak:
Jendeari arreta emateko langileek 1.095 lanaldi eginen dituzte urtean. Lanaldi horiek taula honetan banatuta daude hilabeteka eta lan motaren arabera.
Langile bakoitzarentzako eguneko lan orduen kopurua, egun motaren, lan motaren eta egiten den urteko aldiaren arabera:
IDa LANGILEA | EGUN MOTA | LAN MOTA | URTARRILA - MAIATZA | EKAINA | UZTAILA - ABUZTUA | IRAILA - URRIA | AZAROA - ABENDUA |
1. langilea | Lanegunetan | Zaintza/mantentze lanak | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 |
Jendeari arreta ematea | 4 | ||||||
Asteburuak/Jaiegunak | Zaintza/mantentze lanak | ||||||
Jendeari arreta ematea | 4 | 8 | 8 | 8 | 4 | ||
2. langilea | Lanegunetan | Zaintza/mantentze lanak | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 |
Jendeari arreta ematea | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | ||
Asteburuak/Jaiegunak | Zaintza/mantentze lanak | 2 | 4 | 4 | 4 | 2 | |
Jendeari arreta ematea | |||||||
3. langilea | Lanegunetan | Zaintza/mantentze lanak | |||||
Jendeari arreta ematea | |||||||
Asteburuak/Jaiegunak | Zaintza/mantentze lanak | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
Jendeari arreta ematea | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 |
Jendeari arreta emateko langileak arduratuko dira bisitariei arreta eta informazioa emateaz, bai eta naturaguneko azpiegiturak zaindu, garbitu eta horien oinarrizko mantentze lanak egiteaz ere. Gorabeheren eta egindako lanen fitxa bat izanen dute. ANR-1etik kanpoko aparkalekuko arreta kanpoan geratu da; horren kudeaketa eta finantzaketa Lizasoko Kontzejuak hartuko ditu bere gain.
Naturagune hori kudeatzeko, hainbat lan egin behar dira hainbat eremutan urte oso batean zehar. Ildo horretatik, egin beharreko ekintza nagusiak lau programatan bildu dira:
1) Jendeari arreta emateko eta bisitari kopuruaren jarraipena egiteko programa.
2) Sentsibilizatzeko, ingurumenaz hezteko, dinamizatzeko eta jarduteko programa.
3) Habitatak kontserbatzeko eta haien jarraipena egiteko programa.
4) Eremuaren oinarrizko mantentze lana egiteko programa.
Jarraian, horietako bakoitza deskribatuko da zehatz-mehatz.
1. Jendeari arreta emateko eta bisitari kopuruaren jarraipena egiteko programa:
Orgiko Oihana eremu irekia da, eta bisitariak askatasunez sar daitezke bertan. 2023an, ANRak 55.000 bisitari baino gehiago izan zituen, oihaneko bidearen hasieran instalatutako "Eco-Link PC" eko-kontagailuaren datuen arabera. Pertsona kopuru horrek arreta espezifikoa eskatzen du, baita egiten dituzten jardueren kontrola edo jarraipena ere.
Jarraian, programa honetan egin beharreko zereginak deskribatuko dira:
1.1. Bisitariak hartzeko azpiprograma.
–Jendeari informazioa eta arreta emanen zaio, halakorik eskatuz gero, harrera lanak eginda.
–Jendearekin tratua izateak iradokizunak jasotzeko eta iritzi-inkestak egiteko aukera emanen du.
–Lehen laguntzetako arreta kudeatuko da, baita, hala badagokio, 112ra egindako larrialdi abisuetakoa ere.
–Bisitariak zaindu eta kontrolatzeko lanak eginen dira.
–Piknik guneak zainduko dira; suak kontrolatu eta erabili ondorengo garbiketa eginen da.
1.2. Jende kopuruaren jarraipen estatistikoko azpiprograma:
–Bisitari kopuruaren jarraipen estatistikoa eginen da.
–Eko-kontagailuko bisitarien datuak urtean behin aterako dira.
–Kontagailua egoera onean dagoela egiaztatu eta mantendu eginen da.
2. Sentsibilizatzeko, ingurumenaz hezteko, dinamizatzeko eta jarduteko programa.
Hezkuntzaren, turismoaren eta aisiaren arloetan eremua dinamizatzeko hainbat jarduera planteatzen dira. Jarraian, garrantzitsuenak aipatuko dira:
2.1. Ingurumen hezkuntzako azpiprograma:
2.1.1. Interpretazio oharrak dinamizatzea eta materialak egitea, halakorik behar izanez gero. Adibidez:
–Orgiko Oihaneko ANRaren webgunea eguneratzea eta edukiak kudeatzea.
Aldi baterako kartelak jartzea tenperatura, plubiometria eta ilargi eta eguzki faseak adierazteko.
2.1.2. Ikasle taldeei arreta emateko programa:
–Eskola buletinerako berariaz diseinatutako informazioa bidaltzea, udaberri-udazkeneko kanpainan eta irailaren hasieran ikasleen bisita sustatzeko.
–Bisita gidatuetan ikasleekin egin beharreko jarduerak eta tailerrak berrikustea eta prestatzea.
–Ikasle taldeei arreta ematea apirila-maiatza-ekaina-iraila-urria-azaroa aldian.
2.2. Turistei arreta emateko azpiprograma:
–Asteburuetan eta jaiegunetan bisita gidatuak eskainiko dira Orgiko Oihanean eta Orgiko bidetik barrena, familientzat edo eremu horretara doazen bisitarientzat, batez ere turista gehien biltzen diren hilabeteetan.
–Talde jakin batentzat bereziki diseinatutako bisita gidatuak egiteko aukera ere eskainiko da, betiere gutxieneko pertsona kopuru batek osatzen badu talde hori.
2.3. Kultura jarduerak eta ANRko natura balioak hedatzekoak antolatzeko azpiprograma:
–Orgiko Oihaneko natura eta kultura balioak nabarmentzea sustatzen duten jarduerak antolatzen ahalko dira. Kultura jarduerak antolatzea, hala nola ipuin kontalaria edo kontzertuak, publiko orokorrarentzat edo bailarakoarentzat.
2.4. Ingurumen boluntariotza sustatzeko azpiprograma:
–Herritarren parte-hartzea bultzatzea, Orgiko Oihana kontserbatzea eta zaintzea sustatzeko ingurumen boluntariotzako jardueren bidez.
3. Habitatak kontserbatzeko eta haien jarraipena egiteko azpiprograma:
Lizasoko Kontzejuak honako irizpide hauek jarraituko ditu Orgiko Oihaneko ANRa kudeatzeko:
–Orgiren garapenarekin jarraitzea, naturaren erabilera publikoko proiektu pilotu gisa, hiru helbururekin: hezkuntza, aisialdia eta kontserbazioa, Ultzama bailarako tokiko testuinguruan, landa garapeneko estrategia gisa.
–Orgiko Oihaneko Baso Antolamendurako Planaren zehaztapenekin jarraitzea, ANRaren kontserbazio-, hezkuntza- eta aisia-helburuekin bateragarri eginda, herri-mendiaren kudeaketa jasangarria sustatzeko.
–Nafarroako Fauna eta Flora Mehatxatuaren Katalogoan jasotako espezieen kontserbazioa lehenestea, eta urez betetako harizti zaharreko habitat berezienak eta sentikorrenak zaintzea eta hobetzea, Orgiko
Oihana barne hartzen duen Natura 2000 Sareko Ultzamako eta Basaburuko Hariztiak KBEaren Kudeaketa Planaren jarraibideen arabera.
–Bisitarientzat ingurumena interpretatzeko eta horretaz sentsibilizatzeko sistema propio bat diseinatzea, eskuragarria eta eguneratua, hariztiaren ingurune naturalaren jarraipenean oinarritua.
–Eremu naturaleko eta ekipamenduetako oinarrizko mantentze lanak ahalik eta gehien protokolizatzea, instalazioen garbiketa, zaintza eta segurtasun maila zorroztuta.
–Orgiko Oihaneko ANRa ikaskuntzarako eta praktiketako ikasleen ezagutzei balioa emateko eremu gisa finkatzea, eskola edo institutuentzako arreta programak garatuta.
–Orgi bere ingurunean integratzea, herritarrentzako jarduera espezifikoak diseinatuz eta erakunde publiko eta pribatuetako batzordeetan parte hartuz.
–Orgi naturaren erabilera publikoko ingurumen ekipamendu gisa egonkortuko duen esparru instituzional bat finkatzen ahalegintzea, Nafarroako Gobernuak Lizasoko Kontzejuan duen konpromiso nagusia eta inguruko tokiko entitateekin lankidetzan aritzeko prestasuna bermatuta.
–Lankidetza eta baterako finantzaketa bilatzen jarraitzea, Orgi proiektuaren filosofiarekin bat datozen sustatzaileentzat interesgarriak diren proiektu zehatzak garatuta.
4. Eremuaren oinarrizko mantentze lana egiteko programa:
Mantentze lanak bi eremutan bana daitezke: azpiegiturak eta landaredia; biak ere beharrezkoak dira Orgiko Oihana behar bezala egon dadin. Jarraian, bi ekintza azpiprogrametako bakoitza deskribatuko da:
4.1. Azpiegiturak eta ekipamendua mantentzeko eta garbitzeko azpiprograma:
Erabilera publikorako instalazio eta ekipamendu ugari daudenez, hori da eremuaren erabilera egokia bermatzeko alderdi nagusietako bat.
Une oro zainduko da ANRaren erabilera publikorako instalazioak eta ekipamenduak egoera onean egotea.
Honako hauek izanen dira eginbehar nagusiak:
–Urte hasierako eta bukaerako ekipoaren eta tresnen inbentarioa.
–ANRko eta haren perimetroko eremuetako zaborraren oinarrizko eta ohiko garbiketa.
–Tokian bertan egoteko eta instalazioak zaintzeko oinarrizko zerbitzuari dagozkion ohiko zaintza lanak eta aldizkako ibilaldiak.
–Hariztiko bidezidorren ohiko mantentze lana.
–Altzariak: panelak, seinaleztapena eta eraikinak. Ikuskatzea eta konpontzea.
–Panelen euskarrietan piketeak konpondu, kendu eta jartzea.
–Orgiko Oihaneko ANR osoan hesiaren egoera onari eustea eta, hala badagokio, konpontzea.
–Piknik guneak mantentzea: sutegiak hustu eta konpontzea; altzariak, mahaiak eta bankuak konpontzea.
–Labirintoko etxolak konpontzea eta harrera eremuko altzariak gainbegiratzea.
–Etxolak eta haien edukia ordenatu eta kontabilizatzea, bai eta konpondu beharreko elementuak konpontzea ere.
–Paseo eta harrera eremuko seinaleztapeneko informazio panelak mantentzea.
–Orgiko tokiko bideko markak berrikustea, eta beharrezkoa bada, errepasatzea.
–Drainatze sarea eta putzuak: ur-irteera guztiak hostorik gabe izan beharko dira, urak ez dezan zorua hartu eta kaltetu. Lan hori, batez ere, neguan eta udaberrian eginen da.
–Komunak garbitzea. Lan hori egunero eginen da, bisitari kopuruaren arabera.
–Beharrezkoa bada, iturgintza lanak egitea iturrietan eta komunetan.
–Sarea jartzeke duten zubi guztietan sarea jartzea.
–Material ofitikoa jartzea horren beharra duten bide tarteetan.
–Ekipamenduetan larrialdietarako edo gerta daitezkeen ustekabeetarako arreta ematea.
Lizasoko Kontzejuak eskatuta, hitzarmenetik (kudeaketa esleipena) kanpo geratu da ANR-1etik kanpoko aparkalekuaren kudeaketa; Lizasoko Kontzejuak kudeatuko ditu aparkalekuko arreta eta haren errentamendua, eta tokiko entitate horrek hartuko du bere gain finantzaketa.
4.2. Landaredia kontrolatzeko eta erabiltzeko azpiprograma:
Beharrezkoa bada, belarra mantentzeko, bideen ertzetan belar sastrakak kentzeko, zuhaitzak eta zuhaixkak eratzeko inausketak egiteko, hautsitako hostoak eta adarrak biltzeko, sailak ureztatzeko, lorezaintza egiteko eta abarrerako urtebeteko zikloko lanak planifikatzea eta gauzatzea.
Jarduketa hauek eginen dira:
–Belarra moztea eta mantentze lanak egitea. Lan horiek maiatzean, ekainean eta uztailean eginen dira; batez ere, harrera eremuan.
–Zuhaitzen eraketa eta osasun inausketak, neguan eginen direnak.
–Sastrakak garbitzea banku eta bilera eremuetan; lan horiek bereziki udaberrian eginen dira.
–Eroritako hostoak eta adarrak kentzea. Lan hori urrian hasiko da, eta harrera eta paseo eremuan erori ahala erretiratuko dira.
–ANRan haritz amerikarra kentzeko jarduketak; besteak beste, kimuak edo landare gazteak erauztea edo, herrialdeko haritz landare autoktonoa landatu eta erein den esparruetan, hura moztea.
–Haritz autoktonoa landatzea, familiak/pertsonak elkartzeko eta ingurumenaren aldeko jarduerak egiteko egunak antolatuta.
b) Materialak eta klausula honetako a) apartatuko langileek egiten ahal ez dituzten bestelako lanak.
Eremuaren kudeaketaren arloan, beharrezkoa izan daiteke sastrakak kentzeko, garbitzeko edo konpontzeko mantentze lan orokorrak egiteko materialak erostea.
Bestalde, baliteke kontratatutako enpresen laguntza puntuala behar izatea, ANRan konpontze edo hobetze lanak egiten ahal izateko, eginkizun horiek ezin dituztelako eremua kudeatzeko langileek beren gain hartu.
Edonola, ANR-1etik kanpoko aparkalekuaren errentamenduarengatiko gastua kanpoan geratu da; horren kudeaketa eta finantzaketa Lizasoko Kontzejuak hartuko ditu bere gain.
Zerbitzu enpresak azpikontratatzen badira, azpikontratazio horrek Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen aurreikuspenak beteko ditu.
4.–Hitzarmena finantzatzea.
Hona 2026., 2027., 2028. eta 2029. urteetarako aurrekontu orokorra, jardueren arabera banakatuta:
JUSTIFIKATU BEHARREKO GASTUEN ZERRENDA | 2026 | 2027 | 2028 | 2029 | ALDIAN OSOTARA | |
A | JENDEARI ARRETA EMATEA ETA OINARRIZKO MANTENTZE LANAK | 40.000 | 40.000 | 40.000 | 40.000 | 160.000 |
Lau programak garatzeko langileak | 40.000 | 40.000 | 40.000 | 40.000 | 160.000 | |
B | MATERIALAK ETA ALDIZKAKO ZERBITZUAK | 7.900 | 7.900 | 7.900 | 7.900 | 31.600 |
Materiala, kartelak erostea | 500 | 2.000 | 2.000 | 2.000 | 6.500 | |
Zerbitzu informatikoa, webgunea eta abar | 4.200 | 1.200 | 1.200 | 1.200 | 7.800 | |
Konponketak | 500 | 2.000 | 2.000 | 2.000 | 6.500 | |
Ultzanueta Mankomunitatea | 200 | 200 | 200 | 200 | 800 | |
Justifikazioetarako aholkularitza teknikoa (ekainak 30 eta abenduak 9) | 2.500 | 2.500 | 2.500 | 2.500 | 10.000 | |
GUZTIZKOA | 47.900 | 47.900 | 47.900 | 47.900 | 191.600 | |
Zenbateko guztiak BEZ gabe adierazten dira.
Gastu horiek finantzatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 190.000 euro ditu 2026tik 2029ra bitarteko lau aurrekontu ekitaldietarako. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira. Honela banatuko da gastua, eta gainerako gastuak Lizasoko Kontzejuak finantzatuko ditu:
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2027ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2028ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
- 47.500 euro 2025eko gastuen aurrekontuko 740003/74300/2100/456306 partidaren kargura ("Hitzarmenak tokiko entitateekin, Nafarroako aisiarako naturaguneak kudeatzeko") edo 2029ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
Lizasoko Kontzejuak eskatuta, hitzarmen honetatik kanpo geratu da ANR-1etik kanpoko aparkalekuaren kudeaketa; Lizasoko Kontzejuak kudeatuko ditu aparkalekuko arreta eta haren errentamendua, eta tokiko entitate horrek hartuko du bere gain finantzaketa.
5.–Gastu finantzagarriak eta eginiko lanak justifikatzeko modua.
Gastu hauek finantzatzen ahalko dira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura: naturagune honetan mantentze lanetako, kudeaketako, aisialdirako erabilerako, hezkuntzako, sentsibilizazioko eta ingurune naturalaren jarraipeneko lanak egiteko langileak eta zerbitzu enpresak kontratatzearen ondoriozko gastuak, 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra artekoak.
Zehazki, finantzagarriak izanen dira honako ekintza eta baldintza tekniko hauen ondoriozko gastuak (BEZ gabe):
1. Langileak eta zerbitzuak kontratatzea, zaintza edo kudeaketa lanek edo zerbitzuek sortutako gastua bada.
2. Material gastuak eta zerbitzu enpresak kontratatzeko gastuak, 1. puntuko langileek egiten ahal ez dituzten mantentze lanak egiteko:
materialak, liburuxkak, kartelak, webgunea, zabor bilketa edo memoriak idazteko laguntza teknikoa.
3. Lan arloko aholkularitzaren eta administrazio kudeaketaren kontratazioa, langileak kontratatzeagatik sortutako gastuak direnean bakarrik.
Gastuak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuaren aurrean justifikatu beharko dira.
–Gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak eta/edo nominak aurkeztu beharko ditu Lizasoko Kontzejuak, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, edo horien kopia autentikoak. Eginiko gastua benetan ordaindu dela frogatzeko, bankuen frogagiriak erantsi beharko ditu Lizasoko Kontzejuak. Fakturen kontzeptuek bat etorri behar dute 4. klausulako aurrekontuaren xedearekin. Nominak aurkezten badira, argi eta garbi zehaztu beharko da denboraren zer portzentaje eskaintzen zaien finantzaturiko jarduerei. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroaren bitartez aurkeztuko du dokumentazio guztia Lizasoko Kontzejuak.
–Lizasoko Kontzejuak bertako idazkariaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du non adieraziko baita, batetik, egin beharreko zerbitzu hori tokiko entitatearen organo eskudunak onetsi duela; bestetik, naturaguneen erabilera publikoa kudeatu eta zaintzeko lanen kontratazioa legearen araberakoa dela, eta, bestalde, langileren bat kontratatzen bada, tokiko entitatearen eta langilearen artean sinaturiko kontratua kasuan-kasuan aplikagarria den araubide juridikoaren araberakoa dela (kontratuaren kopia bat erantsi beharko da).
–Hitzarmen honen 4. epigrafean aipatutako finantzaturiko jarduera bakoitzerako (A, B, C eta D) egiaztaturiko zenbatekoa epigrafe horretan jarduera horretarako esleituriko partidetara egokituko da. Hala ere, jardueren arteko aldaketak onetsiko dira, betiere finantzaketaren zenbateko osoaren % 20 gainditzen ez badute. Nolanahi ere, C partidak ez du gaindituko hasieran proposaturiko aurrekontua. Ezarritako epigrafeetara egokitzen diren gastuak onetsiko dira.
–Eremuaren erabilera publikoagatik diru sarrerak sortzen badira, sorturiko diru sarreren zerrendaren aitorpena egin beharko du Lizasoko Kontzejuko idazkariak, zenbatekoa eta kontzeptua zehazturik, eta, horrekin batera, eremuaren erabilera publikoaren kudeaketan hitzarmenetik kanpo jasandako gastuen aitorpena. Horrela, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak bermatuko du eremuaren erabilera publikoaren kudeaketak tokiko entitateetan sortzen dituen gastuen defizita baizik ez duela finantzatzen hitzarmen honek.
–Urtean gastuen bi egiaztapen eginen dira. Lehenengoarekin batera, egindako lanen inguruko txostena erantsiko du Lizasoko Kontzejuak. Urte hondarrean, gastuen azken egiaztapenarekin batera, Lizasoko Kontzejuak hitzarmenaren urteko memoria erantsiko du, gauzatutako datu errealekin. Egindako lanen memorian, Lizasoko Kontzejuak honako hauek jasoko ditu, besteak beste: kontratatutako langile bakoitzak benetan egindako egutegia, kontratatutako langile bakoitzaren zaintza orduen kopurua eta ingurumenaren inguruko heziketa eta informazio ekintzak, bisitarien alde-aldeko kopurua hilabetez hilabete eta urteko kopuru osoa, edo hitzarmenari dagokion aldi osokoa. Zehaztuko dira, era berean, finantzaturiko aldian izandako gorabehera aipagarriak, hala nola aisiarako naturagunean hautematen diren mantentze beharrak.
–Lizasoko Kontzejuak frogatu beharko du publizitatea egin duela emandako finantzaketa publikoa dela jakinarazteko.
6.–Jarraipen, zaintza eta kontrolerako mekanismoa.
Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek harturiko konpromisoen eta hitzarmenaren betearazpenaren jarraipena, zaintza eta kontrola egiteko, lan batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek jarraipen eta kontroleko administrazio eginkizunak izanen ditu, eta ez du aholkatzeko, proposatzeko edo erabakitzeko eginkizunik izanen.
Lau kidek osatuko dute lan batzorde hori. Hauek dira:
–Batzordeburua: Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko Plangintzaren eta Klima Aldaketaren Bulegoko burua. Ordezkoa: Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Batzordekidea: Lizasoko Kontzejuaren ordezkari bat.
–Batzordekide idazkaria: Naturaguneen eta Espezie Babestuen Ataleko teknikaria. Ordezkoa: Naturaguneen Bulegoko burua.
Honela izendatuko dira:
–Lizasoko Kontzejuak bat hautatuko du.
–Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalak bi izendatuko ditu.
Osaeran, ahalegina eginen da emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izan dadin.
Lan Batzordearen bilerak egiteko, lehenbiziko deialdian, batzordekideen gehiengo osoak parte hartu beharko du, eta, bigarren deialdian, gutxienez batzordekideen % 50 bertan badaude edo ordezkaturik badaude eratzen ahalko da, lehenbiziko deialdia izan eta ordu erdi geroago.
Lan Batzordea, gutxienez, urtean behin bilduko da, batzordeburuak deiturik.
Bilera egin baino gutxienez zazpi egun lehenago eginen da batzordearen bileretarako deia. Horretarako, batzordekideei jakinarazpena igorriko zaie, gai zerrenda eta bilera eginen den lekua, eguna eta ordua adierazirik.
Bileretan, batzordeburua izanen da buru, eta eztabaidak zuzendu eta antolatuko ditu. Idazkariak bilera bakoitzaren akta idatziko du, eta berak eta batzordeburuak sinatu beharko dute, bilera egin eta hurrengo hamabost eguneko epean. Akta horretan, eztabaiden laburpena eta bertaratutakoen zerrenda jasoko dira, eta posta elektronikoz igorriko zaie Lan Batzordeko kideei.
Lan Batzordeari dagokio aldizka ausazko bisitak egitea aisiarako naturagunean. Bisita horien akta eginen da, eta, hala badagokio, bisitan hautemandako hutsuneak zuzentzeko neurrien proposamena jasoko da hartan. Aktaren kopia igorriko zaie Lan Batzordeko gainerako kideei.
7.–Finantzaketa ordaintzea.
Urte bakoitzeko (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egindako gastuak bi ordainketatan ordainduko dira. Hori baino lehen justifikatu beharko da finantzatzen ahal diren lanak eta jarduketak egin direla eta dagozkien ordainketak egin direla. Hori guztia egiaztatzeko, eginiko ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, hitzarmen honen 5. klausulan xedatutakoa betez, eta ardura duen organoaren (Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atala, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzukoa) aldez aurreko adostasun espresua beharko da.
Urte bakoitzean (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) lehen justifikazioa entregatzeko gehieneko epea ekainaren 30a izanen da eta azkena entregatzekoa, abenduaren 9a. Gauzatutako lanen lehen egiaztapenarekin batera gauzatutako jarduketei buruzko txosten bat aurkeztuko da, eta gauzatutako lanen azken egiaztapenarekin batera hitzarmenaren urteko memoria aurkeztuko da, hitzarmen honen 5. klausulan jasotakoa.
Egiaztagiriak azterturik, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, Lizasoko Kontzejuak hitzarmen honen bidez hartu dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duena.
Hitzarmen honen 4. klausulan aipatzen den aurrekontuaren arabera aurreikusirikoa baino txikiagoa bada betearazpena, benetan gauzatu eta onetsi den gastu finantzagarriarekin bat etorriko da azkenean ordaindu beharreko zenbatekoa. Betearazpena txikiagoa bada, ez da hitzarmena ez betetzetzat hartuko, eta ez da inolako zehapenik aplikatuko.
Ordainketa Lizasoko Kontzejuari egotziko zaio berak aurkezturiko gastuen arabera, tokiko entitate horrek kudeatzen baitu hitzarmen honetan jasotako jarduketak gauzatzea eta berak aurkeztu behar baitu eginiko ordainketen justifikazioa, ezarririko epean. Urte bakoitzean (2026a, 2027a, 2028a eta 2029a) ordaindu beharreko zenbatekoa ez da 47.500 eurotik gorakoa izanen.
8.–Lizasoko Kontzejuaren betebeharrak.
Oro har, Lizasoko Kontzejuak 3. klausulan ezarritako jarduketak egin beharko ditu, eta, horrela, hitzarmen hau sinatu ondotik harturiko konpromisoa beteko du:
a. Jendeari arreta ematea.
b. Materialak erostea eta a) apartatuko langileek egiten ahal ez dituzten bestelako lanak kontratatzea.
c. Lan arloko aholkularitza kontratatzea.
9.–Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren betebeharrak.
d. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak hitzarmena behar bezala gauzatu dadin lagunduko du, 6. klausulan aurreikusiriko Lan Batzordean parte hartuz.
e. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 4., 5. eta 7. klausuletan ezarritakoaren arabera eginiko jarduerak finantzatuko ditu.
10.–Hitzarmenaren iraupena.
Hitzarmen hau 2026ko urtarrilaren 1etik 2029ko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean, eta aldi horretan egiten diren jarduketa finantzagarri guztietan izanen ditu ondorioak.
11.–Hitzarmena azkentzea.
Arrazoi hauengatik azkenduko da hitzarmena, aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 91. artikulua:
–Xede dituen jarduketak burutu direlako, eta hitzarmenean bertan, oinarrizko araudian eta, hala dagokionean, berariazkoan aurreikusitako arrazoiengatik.
–Aldeetako batek bere betebeharrak ez betetzeagatik, 12. klausulan ezarririko prozedurari jarraikiz.
12.–Betebeharrak ez betetzeak ekarriko dituen ondorioak.
Sinatzaileetako batek bere gain hartutako betebeharrak eta konpromisoak betetzen ez baditu, aldeetako edozeinek errekerimendu bat igortzen ahalko dio ez-betetzea egin duen aldeari, hamabost egun balioduneko epean bete ditzan bete gabetzat jotzen diren betebeharrak edo konpromisoak, hori guztia jarraikiz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51.2.c) artikuluan aurreikusirikoari.
Errekerimendu hori 6. klausulan ezarritakoaren arabera eraturiko Lan Batzordeari ere jakinaraziko zaio.
Bete gabekoa ez bada betetzen errekerimendu horretan emaniko epealdian, hura egin duen aldeak beste alde sinatzaileari jakinaraziko dio hitzarmena suntsiarazteko arrazoia dagoela, eta suntsiarazitzat joko da hitzarmena.
Betiere, aldeek, Lan Batzordearen bitartez, behar diren neurriak hartuko dituzte abian diren prozedurak bukatzen direla ziurtatzeko.
Arau-hausterik gertatuz gero, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean xedaturikoak eraenduko ditu arau-hauste horiek eta haien zehapen araubidea.
13.–Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroan inskribatzea.
Hitzarmen hau inskribatuko da Elkarrekin Jarduteko Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistroan, zeina baita Foru Administrazio Publikoak hitzarmenaren gainean duen jardueraren publizitate-, gardentasun- eta kontrol-tresna. Horretarako, hitzarmen honen kopia bat igorriko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
14.–Nafarroako Gobernuak hitzarmena finantzatzen duela jakinarazteko publizitatea egitea.
Lizasoko Kontzejuak hitzarmenari loturiko jardueren berri eman beharko du, eta espresuki aipatu beharko du Nafarroako Gobernua erakunde finantzatzailea dela. Horretarako, harrera eremuko lekuren batean adierazirik gelditu beharko da Nafarroako Gobernuak finantzatzen duela aisiarako naturagunearen erabilera publikoaren kudeaketaren zati bat. Halaber, horrela jaso beharko da hitzarmen honen esparruan antolatzen diren jardueren hedapenean ere.
Eta, ados daudela erakusteko, aldeek hitzarmen honen hiru ale sinatu dituzte, orrialde guztietan, goiburuan adieraziriko tokian eta egunean.
INGURUMENEKO ZUZENDARI NAGUSIA Ana Bretaña de la Torre | LIZASOKO KONTZEJUAREN LEHENDAKARIA Julen Ancizu Marckert |
Iragarkiaren kodea: F2515952
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
