1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
19/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baita zein plazatarako izanen den beharrezkoa Espainiako nazionalitatea izatea, abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez eta abenduaren 18ko 147/2025 Foru Dekretuaren bidez onetsi diren enplegu publikoaren eskaintza partzialei dagokienez. Zehazki, 146/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, eta 147/2025 Foru Dekretuaren bidez, 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako; hain zuzen, 2025era luzatu den 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du Europar Batasuneko beste estatuetakoak diren herritarrak espainiarren baldintza berberetan sartzen ahalko direla lanpostu publiko guztietan, salbu eta aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte hartzea eratxikita dutenetan eta Estatuaren edo Administrazio Publikoen interesak zaintzeko helburua duten funtzionarioen kasuan. Nafarroako Administrazio Publikoek finkatuko dute, nork bere eskumenen esparruan, zer lanpostutan ezin izanen diren sartu Europar Batasuneko beste estatuetako herritarrak.
Hori dela eta, abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuak, zeinaren bidez 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onetsi baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, bere 4. artikuluan, ahalmena ematen dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ebazpen baten bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, zein plazak duten atxikita ahal publikoak erabiltzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, plaza horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.
Era berean, abenduaren 18ko 147/2025 Foru Dekretuak, zeinaren bidez 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi baita osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, hain zuzen, 2025era luzatu den 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona, bere 4. artikuluan, ahalmena ematen dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ebazpen baten bidez zehazteko, dagozkion sarrerako hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, zein plazak duten atxikita ahal publikoak erabiltzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, plaza horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.
Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da zehaztea, enplegu publikoaren eskaintza partzial horiei dagokienez, zer plazatan sartzeko eskatuko den Espainiako nazionalitatea izatea, kontuan harturik ahal publikoak erabiltzea atxikita dutela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren interesak gordetzeko helburua duten eginkizunak direla.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zehaztea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako egin den 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzialari dagokionez, plaza hauetan sartzeko beharrezkoa izanen dela Espainiako nazionalitatea izatea:
–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).
–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
–Aholkulari juridikoa.
–Foruzain-inspektorea.
–Foruzain-agentea.
–Suhiltzaile-kaboa
–Suhiltzailea.
–Basozaina.
–Mediku ikuskatzailea.
–Ogasuneko teknikaria.
–Segurtasun arloko teknikaria.
–Errepideetako zaintzailea.
2. Zehaztea ezen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun langileentzat egin den 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzialari dagokionez, alegia, 2025era luzatutako 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokion eskaintzari dagokionez, plaza hauetan sartzeko beharrezkoa izanen dela Espainiako nazionalitatea izatea:
–Osasun publikoko ikuskatzailea (albaitaria).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2600204