17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2757/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko irakasle titular bat izendatzen duena.

Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu betetzeko sarbide lehiaketarako izendatutako hautaketa-batzordeak eginiko proposamena –sarbide lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen 2025eko apirilaren 16ko 808/2025 Ebazpenaren bidez, eta 2025eko apirilaren 28an argitaratu zen BOEn–, eta proposatutako interesdunak egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Unibertsitateko irakasle titular izendatzea honako hau:

–María Napal Fraile, 6228 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Zientzia Esperimentalen Didaktika jakintza-arlokoa da, euskarako hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Sailari dago atxikia.

Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2517189