1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3713/2025 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean erdi mailako tituludun lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2165/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 3463/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2026ko otsailaren 2an.
3. Lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratu finkoa duten izangaiak, 2026ko otsailaren 2an lanaldi osoko zerbitzuak egitera pasatzen badira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario bihurtuko dira, plazaren jabetza hartzen duten egunetik aurrerako ondorioekin, baina lehendik zuten aurreikuspen sozialeko araubidean jarraituko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 1. puntuaren bigarren paragrafoan xedatutakoarekin.
4. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko abenduaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
Erdi mailako tituludunen lekualdatze-lehiaketa.
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEAREN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA | GIDABAIMENA |
OLORIZ LANDA, MAITE | 0062451 | OSASUN DEP. | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
GOMIZ CHAZARRA, MARIA ASUNCION | 0007455 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
MARCOS DIEZ, ZULEJKA MARIA | 0011269 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
Iragarkiaren kodea: F2516625