17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Xehetasun-azterketa UO-13 antolamendu unitatean. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea honako honen aldaketa: "Utergako arau subsidiarioak. UO-13 antolamendu unitatearen xehetasun-azterketa". Horren helburua da berriz mugatzea lerrokadurak eta gehieneko okupazioa Utergako UO-13 antolamenduko unitatean eraikiko diren etxebizitzen lurzatietan, eta José Miguel Aldaz Goñik aurkeztu du, ordezkatuz Utergako UO-13 antolamendu unitatea osatzen duten lurzatien jabeak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Utergan, 2025eko azaroaren 28an–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2515826