17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Presioko ureztapenen eta ureztapen tradizionalen 2025eko konturako likidazioa

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan egindako presioko ureztapenen 2024ko errolda onestea, guztira 1.084.714,28 euro egiten baitu, baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan egindako ureztapen tradizionalen 2024ko errolda ere, 2.115,00 euro egiten baitu. Borondatezko diru-bilketarako epea 2025eko abenduaren 22an hasi eta 2026ko urtarrilaren 30ean bukatuko da, biak barne. Esparru bakoitzerako tasak honako hauek izanen dira:

LABURPENA

TASA FINKOA

TASA ALDAKORRA

TRADIZIOZKO UREZTALURRAK

10,55 euro/erregu

3,21277599 euro/erregu

VALDETELLAS

381,35 euro/ha

0,14357018 euro/m³

MONTES DE CIERZO I

278,57 euro/ha

0,11136403 euro/m³

MONTES DE CIERZO II

280,96 euro/ha

0,11025657 euro/m³

Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku-entitateetako sukurtsal batean. Nolanahi ere, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, ordainagiria igorriko da kobrantzarako aukeratutako finantza-entitatera.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere bai.

Erabaki/ebazpen hau behin betikoa da administrazio-bidean; beraz, jarraian aipatzen diren errekurtsoetako bat aurkez daiteke honen kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko izapidean dagoen bitartean, harik eta hura espresuki ebatzi arte edo ustez ezetsi arte:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio egintza edo erabakia eman duen organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio jurisdikzio horretatik dagokion organoari, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, deusetan eragotzi gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2025eko abenduaren 23an.–Zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2517054