2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 259. lurzatian. Behin betiko onespena
Muruzabalgo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Muruzabalgo 2. poligonoko 259. katastro lurzatirako, Obanosko Udalak sustatua.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Muruzabalen, 2025eko azaroaren 28an.–Udalburua, Alberto Azparren Echeverría.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2515927