2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EL BUSTO
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
El Bustoko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
–Lote bakarra:
Alderdiak: katastroko 318/1, 116/2, 149/2, 150/2, 154/2 eta 154/2 lurzatiak.
Espeziea: Alepo pinua (Pinus halepensis Miller).
Bolumena: 467,64 m³.
Zuhaitz kopurua: 4.602.
Tratamendu motak: bakantze mistoa eta bakantzea.
Hasierako prezioa: 5 euro/m³.
El Bustoko Udaleko erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira proposamen ekonomikoak, haren egoitza elektronikoaren bidez, 2026ko urtarrilaren 30eko 12:00ak baino lehen, eta, haiekin batera, lizitazio prezioaren %2 ordaindu izanaren frogagiria, horretarako onetsitako ereduaren arabera.
Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira eskaintza ekonomikoak, 2026ko otsailaren 2an, 10:00etan.
Udalaren Idazkaritzan daude interesdunen eskura klausula ekonomiko-administratibo partikularren agiriak eta baldintza teknikoen agiriak.
El Buston, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.
Iragarkiaren kodea: L2600549