2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, San Pedro kaleko 1 zenbakidun eraikin katalogatua birgaitzeari dagokiona. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Cascanteko 2. poligonoko 194. lurzatirako (San Pedro kaleko 1 zenbakia). Casa Sichar SLk sustatu du.
Onespen-erabakia jendaurrean jartzen da, eta hirigintzako araudia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Xedapen orokor bat onesten duen erabaki honen kontra, jar daiteke, hautara, honako errekurtso hauetako bat:
–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Iruña), bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2515967