17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2026rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2025eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2026rako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (argitaratu zen 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an), eta inork ez du aurkeztu erreklamazio nahiz oharrik. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Buñuelen, 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

ZERGA-TASAK, TASEN TARIFAK, PREZIO PUBLIKOAK, HERRI-LURRETAKO KANONA ETA GAINERAKO ORDAINARAZPENAK, 2026KO EKITALDIRAKO

Zergak

–Lurraren kontribuzioa:

  • %0,2580ko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga:

  • Udal indizea, 1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • %3,35eko karga-tasa.

–Gainbalioaren gaineko zerga:

  • %14ko karga-tasa. Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunari buruzko Foru Legea), azken eskualdaketatik iragandako urte kopuruaren arabera, 2026rako eguneratuak. Halakorik egiten ez bada, 2025erako ezarritakoak aplikatuko dira.

Tasak

–Agiriak egin eta izapidetzeagatik:

  • Konpultsak: Euro bat, konpultsatutako orrialde bakoitzeko(20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera 0,20 euroko kostua izanen du bakoitzak).
  • Ziurtagiria: 2 euro ziurtagiri bakoitzeko.

–Ahots publikoa:

  • Bandoa: 3,50 euro bando bakoitzeko.

–Irekitzeko lizentzia:

  • 89 euro, saltokiak, industria txikiak (20 langile bitarte); 200 euro, saltokiak, enpresak (21etik 50 langile bitarte); 500 euro, saltokiak, enpresak (50 langile baino gehiago).

–Argiaren, telefoniaren eta gasaren aprobetxamendua:

  • Herrian duten fakturazioaren %1,5.

–Bide publikoaren erabilera:

  • Terrazak: 25,00 euro mahai bakoitzeko, urtean.
    • Terrazaren bidez lurzorua okupatzea, soilik herriko festetan, Santa Ana jaietan eta gazteen jaietan: tarifa bakarra 15,00 euro, urtean (gehienez 5 mahai). Mahai gehigarri bakoitzeko 5 euroko tarifa gehituko da.
  • Merkatu txikia:
    • Modulu finkoak, 2 metrokoak, urtean: 171,00 euro.
    • Modulu finkoak, 2 metrokoak, seihilekoan: 85,50 euro.
    • Modulu hutsak, 6 metro artekoak: 13,00 euro egunean; hortik goitiko metro bakoitzeko: 1,50 euro egunean.
  • Feriak:
    • Saltoki txikiak: 10,00 euro egunean.
    • Saltokiak, 11 metrorainokoak: 16,00 euro egunean.
    • Saltokiak, 12 metrotik goitikoak, 7,50 euroko osagarria metro eta egun bakoitzeko.
  • Obrak egiteko okupatzea:
    • Espaloiaren okupazioa: lehenbiziko hiru egunean ordaindu gabe, eta hortik goiti 7,00 euro egunean.
    • Karrika erdia: lehenbiziko 15 egunetan: 7,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 11,00 euro egunean. Gainerako egunetan: 20,50 euro.
    • Karrika osoa: lehenbiziko 7 egunetan: 11,00 euro egunean. Hurrengo hilabetean: 21,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 54,50 euro egunean. Gainerako egunetan: 106,50 euro egunean.
    • Kasu berezietan, bi hilabeteko epea iragan bada ere, Udaleko teknikariaren txostena egin ondotik, 54,50 euro kobratuko dira eguneko eta ez 106,50 euro.
  • Ibiak: 69 euro urtean.
  • Hilerria:
    • Nitxoak: 527,50 euro nitxo bakoitzeko.
    • Lurrean: 527,50 euro/m².
    • Kolunbarioak: 384,00 euro, kolunbario bakoitza.

–Kirol instalazioen erabilera:

Igerilekuak:

  • Abonuak:
    • Banakako abonuak:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 17,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 34,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 46,50 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 38,50 euro.
    • Familiendako abonuak:
      • 2 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 16,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 31,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 42,50 euro.
      • 3 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 14,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 28,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 39,50 euro.
      • 3 kidetik gorako familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 13,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 25,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 32,50 euro.
    • Sarrerak:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 2,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 2,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 4,00 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 3,00 euro.
    • Banakako abonua, igerilekua 15 aldiz erabiltzeko: 20,00 euro.
    • Banakako abonua, igerilekua 30 aldiz erabiltzeko: 28,00 euro.

Abonu horiek erabiltzen ahalko dira udan igerilekuak irekitzen diren denboraldian.

Erabilera kopuru bat duten banakako abonuak ezin dira baliatu monitoredun kirol jardueretan (kirol ikastaroak).

Igerilekuak / Kiroldegiko instalazioak:

  • Abonuak:
    • Banakako abonuak:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 33,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 68,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 110,50 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 85,50 euro.
    • Familiendako abonuak:
      • 2 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 30,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 62,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 100,50 euro.
      • 3 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 27,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 56,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 90,50 euro.
      • 3 kidetik gorako familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 24,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 49,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 77,50 euro.

Kiroldegiko instalazioak:

  • Urteko abonua:
    • Banakako abonua:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 20,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 50,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 80,00 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 65,50 euro.
    • Familiarendako abonua:
      • 2 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 18,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 45,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 70,00 euro.
      • 3 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 17,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 42,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 64,00 euro.
      • 3 kidetik gorako familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 15,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 35,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 57,00 euro.
  • Seihilekoko abonua:
    • 2tik 6 urtera bitartekoak: 15,00 euro.
    • 7tik 15 urtera bitartekoak: 31,00 euro.
    • 16 urtetik gorakoak: 47,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 35,50 euro.
  • Hiruhilekoko abonua:
    • 2tik 6 urtera bitartekoak: 10,00 euro.
    • 7tik 15 urtera bitartekoak: 20,00 euro.
    • 16 urtetik gorakoak: 33,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 25,50 euro.
  • Pilotalekurako eta pistetarako sarrerak: 3,50 euro ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Kiroldegiko sarrerak: 3,50 euro ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Banakako abonua, kiroldegia 15 aldiz erabiltzeko: 15,00 euro.
  • Banakako abonua, kiroldegia 30 aldiz erabiltzeko: 25,00 euro.

Erabilera kopuru bat duten banakako abonuak ezin dira baliatu monitoredun kirol jardueretan (kirol ikastaroak).

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia):

  • Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen arabera.

–Kirol-jardueren tasak (urritik ekainera), aldien arabera:

  • 1. aldia (urritik abendura):
    • Instalazioetarako abonudunak: 60 euro.
    • Instalazioetarako abonu gabeak: 75 euro.
  • 2. aldia (urtarriletik ekainaren erdira):
    • Instalazioetarako abonudunak: 115 euro.
    • Instalazioetarako abonu gabeak: 135 euro.
  • Kiroldegiko instalazioak erabiltzea, Udalak antolatu ez dituen kirol-ikastaroetarako: 15 euro hiruhilekoan, bazkide ez den erabiltzaile bakoitzeko.

–Kirol-instalazioetara sartzeko eskumuturrekoaren kopia egiteagatik ordaindu beharreko tasa, jatorrizkoa ebatsi edo galduz gero:

  • 7 euro unitate bakoitzeko.

–Ibilgailuak bide publikotik kentzeko eta gero gordetzeko tasa:

1) 2.500 kg arteko ibilgailuak. Zenbatekoa: 130,00 euro.

2) 2.500 kg-tik 5.000ra arteko ibilgailuak. Zenbatekoa: 180,00 euro.

3) 5.000 kilogramotik gorako ibilgailuak. Zenbatekoa: 230,00 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada. Zenbatekoa: 75,00 euro.

Ibilgailua gordelekura eraman eta jakinarazi ondotik 72 ordu pasatutakoan, tarifa hauek aplikatuko dira, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Ziklomotorrak eta motozikletak. Zenbatekoa: 2,50 euro.

2) 2.500 kg arteko ibilgailuak. Zenbatekoa: 5,00 euro.

3) 2.500 kilogramotik gorako ibilgailuak. Zenbatekoa: 12,00 euro.

–Herri-lurzatiak garbitzeko zigor subsidiarioaren tasa:

  • Garbiketa udalak egin behar badu, zerbitzu horretan emandako denbora ordainaraziko zaio.

–Polizia-eginbidea egitearen tasa:

  • 35 euro eginbide bakoitzeko.

–Gazte-kluba erabiltzeagatiko tarifa:

  • 10 euro lokala alokatzeagatik, eta 40 euroko fidantza.
  • Zerbitzua amaitu eta lokala egoera onean dagoela egiaztatu ondoren itzuliko da fidantza.

–Ludotekaren tarifa:

  • 50 euro urtean.
  • Sarreraren prezioa, egun bakoitzeko: 3 euro.

–Giltza magnetikoak uztearen fidantza:

  • 30 euro; giltza itzuli ondoren bueltatuko dira.

Erakunde autonomoetako tasak.

A. San Gregorio Zahar Egoitza.

–Egoitzako tarifak:

2026an APLIKATZEKO TARIFAK

Pertsona autonomoak

1.150,00 euro

Mendekotasunik eduki ez, baina laguntza behar dutenak

1.500,00 euro

Mendekotasun arina dutenak

1.700,00 euro

Mendekotasun larria (DS1) dutenak

2.895,02 euro

Mendekotasun larria dutenak*

2.895,02 euro

Mendekotasun larria (GD1) dutenak

2.895,02 euro

Mendekotasun oso larria dutenak*

1.775,58 euro

Mendekotasunik ez dutenak

2.895,02 euro

Nafarroako Gobernuaren nomenklatura bera.

(*) Nafarroako Gobernuarekin egiten den Open House delakoak ezarriko ditu mendekotasun larria eta mendekotasun handia dutenendako tarifak.

Eguneko egonaldiaren tarifa.

  • Nafarroako Gobernuarekin egiten den Open House delakoak ezarriko ditu mendekotasunik ez dutenendako eta mendekotasuna dutenendako tarifak, egonaldia pribatua edo itundua izan. Eguneko egonaldi osoaren zenbatekoa: 962,47 euro.

–Jantoki soziala:

  • Bertan: 6,70 euro egunean.
  • Etxera eramanda: 6,70 euro egunean.

B. Udalaren Musika Eskola, 2025-26 ikasturtea.

–Matrikula: 33,00 euro.

–Musika Hizkuntza: 24,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza + musika-tresna: 45,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza + 2 musika-tresna: 72,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza + musika-tresna: 100,00 euro hilean.

–Musika Tresna: 28,00 euro hilean.

–2 musika-tresna: 55,00 euro hilean.

–Erdi Mailarako Prestakuntza: 24 euro.

Prezio publikoak

–Fotokopiagailu zerbitzua: 0,20 euro, txuri-beltzeko fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,10 euro fotokopia bakoitzeko; 0,50 euro, koloretako fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,40 euro fotokopia bakoitzeko (20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera %50 gutxiago balioko du bakoitzak).

–Inprimaketa zerbitzua: 0,30 euro, txuri-beltzeko fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,20 euro fotokopia bakoitzeko; 0,60 euro koloretako fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,50 euro fotokopia bakoitzeko (20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera %50 gutxiago balioko du bakoitzak).

–Fax zerbitzua: 2 euro/faxa.

–Udalaren lokalak erabiltzea:

  • Kultura etxea: 72 euro egunean.
  • Prestakuntza gela: 50 euro egunean.
  • Eskola zaharretako gela handia: 60 euro egunean.
  • Eskola zaharretako gela txikia: 45 euro egunean.
  • Zentro zibikoa: 70 euro egunean.

Irabazi asmorik gabeko elkarteek ez dute deus ordaindu beharko, baldin eta beren helburuetarako erabiltzen badituzte.

Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak

–Eguneratzea, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat (Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–, zeina aldatu baitzen azaroaren 28ko 37/2013 Legearen bidez).

Herri-lurren ordenantza berria onesten bada, bertan ezarritako kanonak aplikatuko dira.

–Familia-baratzeak: eguneratzea, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat (Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–, zeina aldatu baitzen azaroaren 28ko 37/2013 Legearen bidez).

2026. urteko lurren kontribuzioko hobarien aplikazioaren koadroa

KONTZEPTUA

ONURADUNAK

HOBARIA

Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua den etxebizitza denean.

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, baldin eta higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo bertze energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak.

Familia ugariaren, guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko egoeraren titular diren subjektu pasiboak.

Kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak.

Errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten subjektu pasiboak.

Kuotaren %90eko hobaria, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Kuotaren %25eko hobaria, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %90, 2.500 eurotik beherako per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %25, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L2517323