17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1303. lurzatian. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa baten aldaketa 2. poligonoko 1303. lurzatian, Noemí Osés Lanak sustatua, Francés Arquitectos SLPk idatzitako dokumentuaren arabera.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aiegin, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2516182