2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aldaketa, 2. poligonoko 1214.etik 1219.era bitarteko lurzatien xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena
Aiegiko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa baten aldaketa, Alejandro Sobejanok eta Beatriz Álvarezek sustatua, Sergio Echauri Goñi arkitektoak idatzitako dokumentazioaren arabera.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aiegin, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2516177