17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, APR-06 areako 1. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2025eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Congelados de Navarra SAUk sustatutako xehetasun-azterketa bat, helburu duena araudi aplikagarria aldatzea Arguedasko APR-06 areako 1. lurzatian.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2516180