2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA
Kontabilitate eta kontu-hartzailetza arloari atxikitako ofizial administrari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena
C mailako ofizial administrari plaza baten oposizio-lehiaketako proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (deialdia 2025eko ekainaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 132. zenbakian), Leitzako alkateak, 2026ko urtarrilaren 12ko 5/2026 Ebazpenaren bidez, Olatz Zubiri Goizueta izendatzea erabaki zuen, puntuaziorik handiena lortu duen hautagaia delako.
Izendapen horrek 2026ko urtarrilaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.
Leitzan, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2600391