2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa. Izendapena
2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an, deialdi bat argitaratu zen oposizio-lehiaketa bidez bete zedin administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa. Bada, deialdiko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 7ko 2026-0003 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Laura María Pérez Ramírez funtzionario izendatzea, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Cortesen, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2600077