17. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Bi garbitzaile lanpostu lan-araubidean eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapen eta kontratazio proposamena

Apirilaren 2ko 81/2025 zenbakia duen Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartu ziren lan-araubideko bi garbitzaile lanpostu hauek lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak: plantilla organikoaren 17 eta 20 zenbakiak; E maila; derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila.

Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2025eko apirilaren 24ko 80. zenbakian. Oinarrien akats zuzenketa 2025eko maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (86. zenbakia) argitaratu zen.

Lehiaketa- eta oposizio-aldiak bukatu ondoren, urtarrilaren 9ko 3/2026 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Oihana Senper Mazizior eta Aloña Larramendi Fernández izendatzeko eta kontratatzeko proposamena onartu da, garbitzaile lanpostuak betetzeko, puntuazio handiena lortu duten 2 izangaiak baitira.

Proposatutako hautagaiek deialdiaren 8.1 oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte Berako Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Epe berean, hutsik dagoen lanpostua aukeratu beharko dute. Horri dagokionez, hona hemen lanpostu bakoitzaren ezaugarriak:

–17. plaza: ikastetxe publikoa eta Lagun Handiak elkartea garbitzea.

–20. plaza: Musika Eskola, Beralandeta, Kultur Etxea, Liburutegia eta Eztegara frontoia garbitzea.

Beran, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2600306