1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko abenduaren 30ean hartua, Euskararen Nafar Kontseiluaren osaera eguneratzen duena.
Azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan kontsulta egiteko eta Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.
Zehazki, aipaturiko foru dekretuaren 30. eta 31. artikuluetan arautzen dira Kontseiluaren osaera, kontseilukideen izendapena, kargua uzteko arrazoiak eta ordezkoen araubidea. Artikulu horietan ezartzen denez, Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez izendatuko dira, eta kontseilukide bakoitzeko, titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken horiek kargua hutsik dagoenean arituko dira, edo titularra kanpoan edo eri dagoenean.
Nafarroako Gobernuak 2024ko urtarrilaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, Imanol Núñez Aldaz jauna izendatu zen Euskararen Nafar Kontseiluko kide, Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatu zezan.
2025eko ekainaren 18an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eskatu zion Imanol Núñez Aldaz jaunaren ordez Álvaro Baraibar Echeverría jauna izendatzeko, erakunde horren ordez aritu dadin Euskararen Nafar Kontseiluan.
Era berean, Nafarroako Gobernuak 2024ko urtarrilaren 31n hartutako erabaki horren bidez, Inmaculada Jurío Macaya andrea kontseilukide titular izendatu zen, eta Ainhoa Unzu Garate andrea ordezko, Nafarroako Parlamentuak proposatuta.
2025eko ekainaren 19an, Kevin Lucero Domingues jaunak, Nafarroako Alderdi Sozialista parlamentu-taldeari atxikitako foru-parlamentaria eta bozeramaile albokoa baita, ganbera horren erregelamenduan ezarritakoarekin bat, eskatu zuen Inmaculada Jurío Macaya andrearen ordez Ibai Crespo Luna jauna izendatzeko kontseilukide titular, eta Ainhoa Unzu Garate andrearen ordez Javier Lecumberri Urabayen izendatzeko, kontseilukide ordezko izan dadin.
Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak egindako proposamenak, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzea, goian aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzetan.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,
ERABAKIA:
1. Honako hauek kargutik kentzea Euskararen Nafar Kontseiluan:
–Imanol Núñez Aldaz jauna, kontseilukide titularra, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa.
–Inmaculada Jurío Macaya andrea, kontseilukide titularra, Nafarroako Parlamentuak proposatua.
–Ainhoa Unzu Garate andrea, ordezko kontseilukidea, Nafarroako Parlamentuak proposatua.
2. Honako hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide izan daitezen:
–Álvaro Baraibar Echeverría jauna, kontseilukide titular, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari.
–Ibai Crespo Luna jauna, kontseilukide titular, Nafarroako Parlamentuak proposatuta.
–Javier Lecumberri Urabayen jauna, ordezko kontseilukide, Nafarroako Parlamentuak proposatuta.
3. 2024ko urtarrilaren 31n eratu zen kontseiluari agintaldia bukatzeko zenbat geratzen zaion, beste horrenbestekoa izanen da erabaki honen bidez izendatu diren kontseilukideen agintaldia.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora igortzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2517285