167. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Berako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko apirilaren 30ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02094.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200102094

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

Erregistroko datuak: Berako 3.751 zenbakidun finka, Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko 61. liburukia, 154. liburua, 2. folioa.

Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31014000262221.

Finkaren deskribapena: hiri-finka: Berako jurisdikzioko Santa Barbara etxebizitza multzoko zortzi zenbakidun atariko hirugarren solairuko hirugarren eskuineko etxebizitza edo pisua; hirurogeita hemezortzi metro eta hogeita bost dezimetro koadroko azalera eraikia du; eta ataria, jangela, sukaldea, jakitokia, komuna eta hiru logela ditu. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-kaxa eta solairu eta atari bereko ezkerreko etxebizitza; sartu eta ezkerrean, Herriko Etxeko plaza; eskuinean, eraikinaren mendebaldean dagoen erabilera komuneko berdegunearen lurgaina; eta barrenean, aipatu berdegunera sartzeko bidearen lurgaina. Eranskina: Eranskin gisa esleitu zaio E letrarekin adierazitako trastelekua; zazpi zenbakidun atariko beheko solairuan dago, eta hamar metro eta berrogeita hamar dezimetro koadroko azalera du. Hona hemen kuota: a) bere atariari dagokionez: ehuneko hamasei oso eta hirurogeita zazpi ehunen; b) eraikin osoari dagokionez: kuota bera, ehuneko hirurogeita hamabostean murriztua. 3. poligonoko 299. lurzatia, 1. hiri-azpiarea, 6. eta 9. hiri-unitateak.

Katastrokoa:

–Etxebizitza: Beran, 3. poligonoko 299. lurzatia, 1. azpiarea, 6. hiri-unitatea; 80,00 metro koadroko azalera du; etxebizitza Plaza Zaharreko 1 zenbakian, 3. solairuko D letran.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002117380DH.

–Trastelekua: Beran, 3. poligonoko 299. lurzatia, 1. azpiarea, 9. hiri-unitatea; 14,00 metro koadroko azalera du; trastelekua Plaza Zaharreko 1 zenbakian, beheko solairuan.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002117383HL.

Bizigarritasun zedula:

administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko abuztuaren 18an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2611216