Iragarkia
167. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 25a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2783E/2026 Ebazpena, uztailaren 14koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2026an Alokairuen Poltsan sartzen diren edo "Errentaren truke Birgaitzea" programari atxikitzen zaizkion etxebizitzetan barruko hobekuntza edo egokitze lanak egiteko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 920490.
Etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea (EKren 47. art.) botere publikoek gauzatu beharreko zutabea da. Nafarroako Foru Komunitateak eskumen esklusiboa du etxebizitzaren arloan (NFEBHLOren 44.1 art.), 10/2010 Foru Legearen bidez gauzatua, zeinak, besteak beste, Alokairuen Poltsa izeneko programa arautzen du errentamenduak arrazoizko prezioetan eskuratzeko.
Etxebizitza babestuaren egungo eskaintzak ez du egungo eskaera betetzen. Landa Etxebizitzen Estrategiaren diagnostikoaren datuen arabera, landa-udalerrien % 90ek alokairuko etxebizitzen eskasia intentsitate handiko edo oso handiko arazotzat jotzen du.
Higiezinen parkea geldirik egoteko arrazoien % 50 inguru bizigarritasun faltak eta birgaitze sakonen beharrak eragindakoak direla hauteman da. Horregatik, deialdi hau funtsezko tresna da honako helburu hauek betetzeko:
–Hutsik edo erabili gabe dauden etxebizitzen parkea mobilizatzea, etxebizitza horiek egokitzeko pizgarri ekonomikoak erabiliz.
–Bizigarritasuna bermatzea, gaur egun baldintza egokirik ez duten etxebizitzak alokairu babestuko sisteman sar daitezen ahalbidetuz.
–Lurralde kohesioa eta despopulazioaren aurkako borroka sustatzea, eskaintza inelastikoa duten landa inguruneetan etxebizitza eskuratzea erraztuz.
Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, espedienteak tramitatu eta ebatziko baitira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean.
Nafarroako Gobernuaren 2026ko maiatzaren 27ko Erabakiaren bidez, Etxebizitzako zuzendari nagusiari baimena ematen zaio 2026an Alokairuen Poltsari lagako zaizkion edo "Errentaren truke Birgaitzea" programari helduko dioten etxebizitzetan hobekuntza edota barne egokitzapeneko lanetarako dirulaguntzen deialdia izapidetu dezan, banakako ebaluazioaren araubideari loturik, 200.000,00 euroko zenbatekoan, 2026ko gastuen aurrekontuko 320000-32100-4809-261403 partidaren kargura ("Alokairuen Poltsari atxikitako etxebizitzak egokitzeko dirulaguntzak").
Espedientean jasota daude Etxebizitza Zerbitzuaren proposamen txostena, txosten juridikoa eta kontu hartzaile eskuordearen adostasuna.
Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen txostena, eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2026an Alokairuen Poltsan sartzen diren edo "Errentaren truke Birgaitzea" izeneko programari atxikitzen zaizkion etxebizitzetan barruko hobekuntza edo egokitze lanak egiteko dirulaguntzen deialdia onartzea, bai eta ebazpen honen 1. eranskinean jasotzen diren oinarri arautzaileak ere.
2. 200.000,00 euroko gastua baimentzea 2026ko gastu aurrekontuko «Alokairuen Poltsari atxikitako etxebizitzen jabeendako dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-4809-261403 partidaren kargura.
Zenbateko hori 100.000,00 euroraino handitzen ahalko da, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoa betetzen bada; hala gertatuz gero, ez da dirulaguntzak emateko beste deialdirik egin beharko.
Kasu horretan, gehitzen den aurrekontua aurrekontuko esleipenik gabe gelditu diren jarduketei esleituko zaie, eskabideak aurkeztutako hurrenkerari jarraituz eta aurrekontua agortu arte.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketako Atalari, Etxebizitza Zerbitzuari eta Idazkaritza Nagusi Teknikoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu hartzailetza eskuordeari eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalari (BDNS) helaraztea, dagozkion ondorioetarako.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.
1. ERANSKINA.–2026ko EKITALDIAN ALOKAIRU POLTSAN SARTZEN DIREN EDO "ALOKAIRUAREN TRUKEKO BIRGAITZEA" IZENEKO PROGRAMARI ATXIKITZEN ZAIZKION ETXEBIZITZAK EGOKITZEKO EDO HOBETZEKO OBRAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea.
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2026an Alokairuen Poltsan sartzen diren edo alokairuaren trukeko birgaitze programari atxikitzen zaizkion etxebizitzetan hobekuntza edo egokitze lanak egiteko.
2. Diruz lagungarriak diren jarduketak.
Diruz lagunduko dira 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 1era bitartean egiten diren jarduketa hauek:
1. lerroa: 2026An, alokairu poltsan sartzen diren etxebizitzetan egiten diren bizigarritasun eta erabilera baldintzak egokitzeko edo hobetzeko lanak.
2. lerroa: "Alokairuaren trukeko birgaitzea" izeneko programari atxikitzen zaizkion etxebizitzen bizigarritasun eta erabilera baldintzak egokitzea edo hobetzea. Bizigarritasun gabeziak edo hobetzeko aukerak dituzten etxebizitzak alokairu sisteman sar daitezen sustatzea da programa horren xedea; hala, helburuei lotutako jarduketak maizterrak eginen ditu, haren eta etxebizitzaren jabearen arteko akordio bat dela bide.
3. Jarduketen hasiera eta egikaritzeko epea.
Dirulaguntza honen xede diren egokitzapen lanak eskabidea aurkeztu edo emakida ebazpena jakinarazi aurretik hasten edo burutzen ahalko dira, betiere deialdi honen 2. oinarrian adierazitako epeen barruan egiten badira. Dirulaguntzak emateko ebazpena eman aurretik, jarduketak hasi edo burutu beharko dira interesdunen erantzukizun esklusiboaren mende, eta inguruabar horrek ez du aldez aurretik ekarriko ebazpena eman behar denik, ezta dirulaguntza jasotzeko eskubiderik sortu ere. Nolanahi ere, behin betiko emakida, kreditua egoteari, baldintzak betetzeari eta Nasuvinsako inbentario txostenaren baliozkotze teknikoari loturik geldituko da.
4. Aurrekontua.
Deialdi honetako dirulaguntzak 200.000,00 eurokoak izanen dira, eta 2026ko gastu aurrekontuko 320000 32100 4809 261403 "Alokairuen Poltsari atxikitako etxebizitzak egokitzeko dirulaguntzak" partida ekonomikoaren kontura ordainduko dira.
Hasieran zuzkitutako gehieneko kreditua agortzen bada, 100.000,00 euroraino handitzen ahalko da, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoa betetzen bada; hala gertatuz gero, ez da dirulaguntzak emateko beste deialdirik egin beharko. Kasu horretan, gehitzen den aurrekontua aurrekontuko esleipenik gabe gelditu diren jarduketei esleituko zaie, eskabideak aurkeztutako hurrenkerari jarraituz eta aurrekontua agortu arte. Zenbateko gehigarri hori eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak kreditu gehigarria baimentzea eta argitaratzea, betiere eskabideak aurkezteko epea agortu baino lehen.
5. Onuradunak.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izaten ahalko dira pertsona fisikoak, pertsona juridikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko erakundeak, baldin eta, hartzen diren dirulaguntzen lerroaren arabera, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- 1. lerroa: 2026ko ekitaldian alokairu poltsan sartzen diren etxebizitzen jabeak badira, hau da, 2026an alokairu poltsari laga bazaizkio edo lagako bazaizkio.
- 2. lerroa: "Alokairuaren trukeko birgaitzea" izeneko programari atxikita dauden etxebizitzen maizterrak badira.
6. Eskatzaileen betebeharrak.
1. Nafarroako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak ere, egunean izatea.
2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak jasotzen duen debekurik ez izatea.
3. Nasuvinsaren hasierako berrikuspen txostena izatea, etxebizitzaren baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren jarduketak eta gomendagarriak zehazten dituena.
4. Etxebizitzaren baldintzak hobetzeko beharrezkoak edo gomendagarriak diren lanak deskribatzen dituen aurrekontu xehatua izatea.
5. Nasuvinsako alokairu poltsari lagatzeko konpromisoa egiaztatzea, erakundeak ezarritako ereduaren arabera (3. eranskineko eredua erabiliz).
Gainera, eskatzen diren dirulaguntzen arabera, eskatzaileek honako hauek egin beharko dituzte:
- 1. lerroa: hobetu edo egokitu beharreko etxebizitzaren titularrak izatea.
- 2. lerroa: "Alokairuaren trukeko birgaitzea" izeneko programari atxikitako maizterra izatea, eta hobetu edo egokitu beharreko etxebizitzaren jabearen baimena izatea.
Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea agortzen den egunean, eta diruz lagundutako jarduera gauzatzeko aldi osoan eta justifikatzeko epea agortu arte eutsi beharko zaie.
7. Diruz laguntzen ahal diren gastuak eta zenbatekoak.
Laguntzak 2026ko ekitaldian alokairu poltsan sartzen diren etxebizitzak egokitzeko eta hobetzeko jarduerak egiteko erabiliko dira, edo maizterrek etxebizitzak egokitu edo hobetzeko jarduerak egiteko, betiere etxebizitza Errentaren truke Birgaitzea deritzon programari atxikita badago. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako jarduketak hautatzen ahalko dira.
Dirulaguntzak jarduketaren %100 ordainduko du (BEZik gabe), gehienez ere, 15.000 euro eta, gutxienez, 500 euro etxebizitza bakoitzeko.
Jarduketa bakoitzari emanen zaio dirulaguntza, honako gehieneko zenbateko hauen arabera, egiten den egokitzapen jarduketaren arabera.
JARDUKETA | GEHIENEKO ZENBATEKOA (€) | |
Sukaldeko ekipamendua | 5.000 | |
Bainugelako ekipamendua | 3.500 | |
Instalazioak | Iturgintza | 2.000 |
Instalazio elektrikoak (1) | 2.000 | |
Etxebizitzako gas galdara aldatzea edo konpontzea | 2.000 | |
Erradiadoreak aldatzea edo konpontzea | 1.000 | |
Aireztapena (2) | 400 | |
Konforta hobetzea | Fatxadetako estradosatua barrualdetik | 4.000 |
Iintsuflatzea aire ganberan | 1.500 | |
Arotzeria | Kanpokoa (3) | 6.000 |
Barnekoa (4) | 2.500 | |
Barneko estaldurak | Margotzea edo antzeko konponketak | 3.000 |
Parketa lixatu eta bernizatzea | ||
Akaberak aldatzea edo konpontzea (zeramika, parketa...) | ||
Lotura duten dokumentuak | Energia efizientziaren ziurtagiria | 150 |
Hirigintza lizentziaren zenbatekoa (erantzukizunpeko adierazpena edo obra lizentzia) | 750 | |
(1) Termo elektrikoa, behe tentsioko instalazioa, instalazioa edo koadro elektrikoa berritzea (2) Saretak edo erauzgailuak (3) Pertsianak aldatzea edo konpontzea, EKTko araudia betez (4) Aldaketak edo konponketak (heldulekuak, arrabotatzea...). Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko, inola ere, oinarri honetan ezarritako merkatu balioa edo jarduketa bakoitzeko gehieneko mugak gainditzen dituzten zenbatekoak. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. | ||
8. Dirulaguntza emateko prozedura.
Deialdi honetako dirulaguntzak banakako ebaluazio sistemaren bidez emanen dira, eta horrek esan nahi du espedienteak eskabideak aurkeztu diren hurrenkerari jarraituz izapidetu eta ebatziko direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta osorik ordainduko zaizkie baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei, kreditu erabilgarria agortu arte. Deialdirako erabilgarri dagoen aurrekontuko dirua agortzen denean, eskaerak ezetsi eginen dira.
9. Eskabideak aurkezteko epea, modua eta dokumentazioa.
1. Laguntza eskabideak eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dira nahitaez (2. eranskina), eskatzaileak eta, hala badagokio, ordezkari batek beteta eta sinatuta, eskabide orrian berean adierazitako dokumentazioarekin batera.
2. Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta aurrekontuko kreditua agortzen denean bukatuko, eta, nolanahi ere, 2026ko azaroaren 1ean.
3. Eskaerak, ahal dela, telematikoki aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko izapideen katalogoko dirulaguntza honen fitxaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-la-adecuacion-y-mejora-de-viviendas-que-se-incorporen-a-la-bolsa-de-alquiler-o-se-acojan-al-programa-rehabilitaci%C3%B3n-por-renta) edo Etxebizitza Zerbitzuaren Erregistroan (Alhondiga kalea 1, 1.a, 31002 Iruña). Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako tokietan ere aurkezten ahalko da eskabidea. Eskabidea Nasuvinsaren bidez izapidetzen bada, ordezkaritza akordioa erantsi beharko da (4. eranskineko ereduaren arabera).
4. Eskaerak aipatu diren betebeharrak betetzen ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio, gehienez ere, 10 egun balioduneko epean zuzendu dezala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako moduan ebazpena eman ondotik.
5. Eskaera zuzendu behar bada, erreferentzia gisa hartuko diren eguna eta ordua zehazteko, bata edo bestea noiz gauzatu den begiratuko da. Horretarako, eskaerak aurkezteko hurrenkerari jarraituko zaio (eguna eta ordua), espedientea osorik dagoen unearen arabera.
6. Aurkeztu beharreko agiriak: Oinarri honetan adierazitako moduan aurkeztu behar da honako dokumentazio hau, eskaneatuta eta behar bezala identifikatutako dokumentu bereizietan:
a) Eskatzailearen eta, behar izatera, ordezkariaren identifikazio agiria(k).
b) Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela adierazteko (2 oinarria).
c) Nasuvinsaren hasierako berrikuspen txostena, etxebizitzaren baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren jarduketak eta gomendagarriak zehazten dituena.
d) Etxebizitzaren baldintzak hobetzeko beharrezkoak edo gomendagarriak diren lanak deskribatzen dituen aurrekontu xehatua.
e) Etxebizitza Nasuvinsako alokairuen poltsari lagatzeko konpromisoa eta adostasuna (3. eranskineko ereduaren arabera) edo, etxebizitza dagoeneko laga bada, lagapenaren egiaztapena.
f) Hobetu edo egokitu beharreko etxebizitzaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua, gehienez ere, 2 hilabeteko antzinatasuna duena.
g) Hobetu edo egokitu beharreko etxebizitzaren errentamendu kontratua.
h) Hobetu edo egokitu beharreko etxebizitzaren jabearen baimena, maizterra "Errentaren truke Birgaitzea" izaneko programan sar dadin.
10. Antolamendua eta instrukzioa.
Etxebizitza Zerbitzuko Etxebizitzak Birgaitzeko Atalari esleitzen zaizkio emakida prozedura antolatzeko eta bideratzeko eginkizunak, eta ofizioz ebaluatu beharko ditu eskabideak, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.
Etxebizitza Zerbitzuko Etxebizitzak Birgaitzeko Atalak, banakako ebaluazioa egin ondoren, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena eginen dio Etxebizitzako zuzendari nagusiari, eta, hala badagokio, ezesteko arrazoiak adieraziko dizkio.
11. Dirulaguntza ematea.
Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, laguntzak Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen dira.
Eskaeraren sarrera datatik hasita hiru hilabeteko epean arrazoitutako ebazpena eman beharko da. Epe horretan berariazko ebazpenik eman ezean, eskaera ezetsita geldituko da. Esanbidezko ezespenaren edo administrazio isiltasunaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari.
12. Dirulaguntzaren justifikazioa.
1. Justifikatzeko epea. Azken hartzaileek laguntzaren xede diren jarduerak gauzatu izana organo instruktorearen aurrean justifikatu beharko dute, gehienez ere, epe hauetan:
- 3 hilabete, lanak burutzen direnetik; baldin eta eskaera egin eta gerokoak badira; eta, betiere, 2026ko azaroaren 20a baino lehen.
- 3 hilabete, laguntza ematen den egunetik zenbatzen hasita, eta betiere 2026ko azaroaren 20a baino lehen, eskaera egin aurretik hasitako edo burututako lanei dagokienez.
2. Justifikatzeko modua eta aurkeztu beharreko agiriak. Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko izapideen katalogoko dirulaguntza honen fitxaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-la-adecuacion-y-mejora-de-viviendas-que-se-incorporen-a-la-bolsa-de-alquiler-o-se-acojan-al-programa-rehabilitaci%C3%B3n-por-renta) edo Etxebizitza Zerbitzuaren Erregistroan (Alhondiga kalea 1, 1.a, 31002 Iruña).
Justifikatzeko beharrezko agiriak honako hauek izanen dira:
–Egindako jarduketak deskribatzen dituzten fakturak.
–Ordainagiriak: banku dokumentazioa (transferentzia, laburpena edo ordainagiria), gastuak justifikazio epea agortu baino lehen benetan ordaindu direla egiaztatzen duena.
–Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, interesdunak Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena, gehienez ere aurkeztu eta hilabete lehenago. Ez da beharrezkoa izanen agiri horiek aurkeztea baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak zuzenean egiaztapen hori egin dezan Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (6. eranskineko ereduaren arabera).
–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena, gehienez ere, eskabidea aurkeztu eta hiru hilabete lehenago. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du betekizun hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, IV. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, eranskinaren arabera.
–Energia efizientziaren ziurtagiria: Etxebizitzaren kalifikazioa egiaztatzen duen agiria, eraberritzea egin ondotik, baldin eta eraberri lanek eraginkortasun energetikoa hobetzen badute.
–Beste laguntza batzuk jaso ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena edo, jaso badira, laguntza honekin batera laguntza horien baturak jarduketaren guztizko kostua gainditzen ez duelako erantzukizunpeko adierazpena.
–Nasuvinsak emandako inbentario txostena: erakunde publikoak emandako dokumentua, egin diren jarduketak eta etxebizitzaren azken egoera berresten dituena.
3. Egiaztatzea eta baliozkotasuna. Organo kudeatzaileak inbertsioaren egiaztapen materiala egiten ahalko du, lanak egiatan egin direla ziurtatzeko.
13. Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epeak.
Justifikazio agiriak egiaztatu ondoren, dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira ofizioz, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Ordainketa egiteko, ezinbestekoa izanen da etxebizitza alokairuen poltsari lagatzea edo erantzukizunpeko adierazpena/lagapen konpromisoa aurkeztea.
14. Dirulaguntzen bateragarritasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu eta helburu bererako ematen dituzten dirulaguntzekin.
Emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarka hartuta edo helburu horretarako beste dirulaguntza batzuekin batera hartuta, ez du gainditzen ahalko diruz lagundutako jardueraren kostua.
15. Onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntza emateko oinarri diren jarduketak gauzatzea, deialdi honen oinarri arautzaileekin, baldintzekin eta betebehar formal eta materialekin bat.
b) Justifikazio agiriak aurkeztea 12. oinarrian xedatutakoaren arabera.
c) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diruzko sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
e) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
f) Hobetu edo egokitu beharreko etxebizitzaren jabeak konpromisoa hartu beharko du etxebizitza Alokairuen Poltsari lagatzeko 7 urtean. Epe hori igaro baino lehen atzera egiten badu, dirulaguntza itzuli beharko du, igarotako denboraren proportzioan eta dagokion berandutze interesak gehituta.
Hala ere, dirulaguntza itzultzeari dagokionez, ez da atzera egin dela ulertuko Nasuvinsak etxebizitza jabeari itzultzen dionean, errentamendu eskaririk ez dagoelako poltsan sartu zenetik, gutxienez, 3 hilabeteko epea igaro ondotik. Kasu horretan, jabeak ez du jarraitzeko betebeharrik izanen, ez eta egokitzeko dirulaguntza itzultzerik ere, baldin eta egiaztatzen bada aldi horretan etxebizitza erabilgarri eta bizigarritasun baldintzetan egon dela.
g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.
16. Ez-betetzeak.
1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.
2. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari.
17. Administrazio errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.
18. Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak etxebizitza gaietarako informazio webgunean (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/) argitaratuko ditu 2026. urtean emandako dirulaguntzak, deialdia, programa eta aurrekontu kreditua, onuradunak (IFZ eta izen-abizenak), emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua behar bezala identifikatuz. Era berean, Dirulaguntzen Datu base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautzen dituen martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretua betez, informazio hori Dirulaguntzen Datu base Nazionalean ere argitaratuko da.
19. Aplikatuko beharreko araudia.
Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.
20. Datuen babesa.
Deialdi honetan parte hartzeak badakar Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak entitate parte hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.
Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.
Dirulaguntzen onuradun diren entitateen datu hauek tratatuko dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo aipatu helbururako behar den beste edozein.
Parte hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, gordetzeko aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiriak gordetzeko indarreko egutegiak adierazten duena.
Interesdunek Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere; horretarako, migraciones.acogida@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, eta gaian "datuen babesa" idatzi. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.
21. Dokumentu ereduak.
Eskabideak aurkezteari eta justifikatzeari buruzko 9. eta 12. oinarrietan adierazitakoaren arabera, eta hurrenez hurren, eskatzen den dirulaguntza lerroaren arabera entregatu beharreko dokumentu ereduak agertzen dira jarraian.
ESKABIDEARI ERANSTEKO AGIRI EREDUAK | 1. LERROA | 2. LERROA | |
2. eranskina | Dirulaguntzaren eskabidea eta erantzukizunpeko adierazpena | X | X |
3. eranskina | Etxebizitza Alokairuen Poltsari lagatzeko konpromisoa | X | |
4. eranskina | Nasuvinsaren aldeko ordezkaritza akordioa eskaera izapidetzeko | X | X |
JUSTIFIKAZIOARI ERANSTEKO AGIRI EREDUAK | 1. LERROA | 2. LERROA | |
5. eranskina | Eskatutako beste laguntza batzuen erantzukizunpeko adierazpena | X | X |
6. eranskina | Zergen eta Gizarte Segurantzaren datuak kontsultatzeko baimena | X | X |
ERANSKINAK.– AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
2. eranskina.–Alokairuen Poltsan lagatzen diren etxebizitzak egokitu eta hobetzeko eta Errentaren truke Birgaitzea izeneko programari lotutako jarduketak egiteko laguntzen eskabidea.
3. eranskina.–Etxebizitza Alokairuen Poltsari lagatzeko konpromisoa eta adostasuna.
4. eranskina.–Ordezkatzeko akordioa.
5. eranskina.–Eskatutako beste laguntza batzuen erantzukizunpeko adierazpena
6. eranskina.–Zergen eta Gizarte Segurantzaren datuak kontsultatzea.
Eranskinak ondoko fitxan daude eskuragarri:
Iragarkiaren kodea: F2610684
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
