1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
37/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026ko Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposamenak aurkezteko deialdi publikoa.
Maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautu zen. Dekretu hori aldatu zen ekainaren 3ko 36/2020 Foru Dekretuaren bidez.
Xedapen horretan ezartzen da ezen, orokorrean, erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak deialdi publiko bat onetsiko duela urtero, urriaren 1a baino lehen, Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposamenak aurkez daitezen.
Hortaz, bidezkoa da 2026. urteko deialdia onestea.
Ondorioz, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz (foru dekretu hori aldatu zen ekainaren 3ko 36/2020 Foru Dekretuaren bidez), Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuari lotuta,
AGINTZEN DUT:
1. 2026ko Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposamenak aurkezteko deialdi publikoa onestea. Deialdiaren oinarri arautzaileak foru agindu honen eranskinean ageri dira.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau epaimahaikide izateko izendatutako pertsonei igortzea.
4. Foru agindu honen eta erantsitako oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
ERANSKINA.–OINARRIAK, 2026. URTEAN NAFARROAKO URREZKO DOMINA JASOTZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDI PUBLIKOA ARAUTZEN DUTENAK
1.–Deialdiaren xedea.
Deialdi publiko honen xedea da bermatzea herritarrek parte har dezaten Nafarroako Urrezko Domina emateko prozesuan; izan ere, urrezko domina Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko sari gorena da, gizartea hobetzen, balio demokratikoak sendotzen eta Nafarroa kanpoan proiektatzen nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate eta kolektiboen lana aitortzeko helburua duena.
2.–Hautagaitzak aurkeztea.
2.1. Erakundeek, entitateek, elkarteek eta pertsona fisiko edo juridikoek aurkezten ahal dituzte Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko hautagaitzak.
2.2. Hautagaitzak baztertu eginen dira baldin eta aurkezten badira saria norberarentzat eskatuz edo norberak legez ordezkatzen dituen erakundeentzat.
2.3. Hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.
2.4. Aurkezten den dokumentazioan, gutxienez honako hauek sartu beharko dira:
–Eskabide eredua, oinarri arautzaile hauen eranskinean jasotzen dena, behar bezala betea.
–Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposatzen den pertsonaren, erakundearen, entitatearen edo kolektiboaren izena, baita harekin edo, horrelakorik egonez gero, haren ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak eta egokitzat jotzen diren dokumentuak ere, epaimahaiak hobeki ezagutu dezan.
–Hautagaitzaren merezimenduak erakusten dituen memoria.
2.5. Hautagaitzak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.
2.6. Eskabidea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuari zuzenduko zaio, "Nafarroako Urrezko Domina" adierazita.
2.7. Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko urriaren 2an bukatuko da, 14:00etan.
3.–Epaimahaia.
3.1. Osaera.
Honako pertsona hauek osatuko duten epaimahaiak aztertu eta baloratuko ditu hautagaitzak:
–Mahaiburua: Nafarroako Gobernuan erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularra.
–Epaimahaikideak:
- Komunikazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Berdintasunaren arloan eskumena duen kudeaketako zuzendaritzaren titularra.
- Herritarrei arreta emateko eta boluntariotza bultzatzeko eta koordinatzeko arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Ekonomiaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Hezkuntzaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Eskubide sozialen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Osasun arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Berrikuntzaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Ingurumen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Kanpo ekintzaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
- Kultura arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularra.
–Idazkaria: proiekzio instituzionalaren eta Nafarroa markaren arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaritzaren titularra.
3.2. Irizpideak.
Epaimahaiak aurkezten diren hautagaitzetatik hiru aukeratuko ditu, honako irizpide hauek kontuan hartuz, lehentasunez:
–Pertsonaren edo kolektiboaren jarduketa eredugarria, herritarrek, oro har, halakotzat hartua gaur egun.
–Gizartearen balio demokratikoei egindako ekarpena.
–Herritarren alde egindako lana eta elkartasunean oinarritutako ekintzen sustapena.
–Gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa lortzeko egindako ibilbidea hainbat jarduera-esparrutan: kultura, enpresa mundua, gizarte arloa.
–Genero-parekotasuna, emakumeek gizarteari egindako ekarpena aintzat hartzen duena.
–Hezkuntza, osasuna, ingurumena eta aurrerapen soziala sustatzea.
–Nafarroaren irudia kanpoan sustatzea.
3.3. Sariduna hautatzea eta saria ematea.
Epaimahaiak Nafarroako Gobernuari igorriko dizkio aukeratutako hautagaitzak. Ondoren, Gobernuak, lehendakariaren edo Gobernuko edozein kideren ekimenez, haietako bat aukeratu, eta saria hari ematea onetsiko du, dominaren hartzaileak aurretik onartuta betiere.
ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izen-deiturak ...................................................................................................................... NANa/IFZa/AIZa ................................... Helbidea ............................................................................................ Posta kodea ............................. Herria .................................................. Telefonoa ................................. Helbide elektronikoa ......................................................................................................................................
Eskabidea norberaren izenean aurkeztu ezean, hemen behean adierazi behar da noren izenean aurkezten den:
Izen-deiturak ...................................................................................................................... NANa/IFZa/AIZa ................................... Helbidea ............................................................................................ Posta kodea ............................. Herria .................................................. Telefonoa ................................. Helbide elektronikoa ......................................................................................................................................
AURKEZTEN DUT
2026. URTEAN NAFARROAKO URREZKO DOMINA JASOTZEKO HAUTAGAITZA
Helmuga: Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzua (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua).
Eta bat etorriz deialdia arautzen duten oinarriekin, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
1. Nafarroako Urrezko Domina jasotzeko proposatzen den pertsonaren, erakundearen, entitatearen edo kolektiboaren izena, baita harekin edo, horrelakorik egonez gero, haren ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak eta egokitzat jotzen diren dokumentuak ere, epaimahaiak hobeki ezagutu dezan.
2. Proposamenaren merezimenduak erakusten dituen memoria.
Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplika daitezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuetan sartzeko, haiek zuzendu eta deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren aurrean erabiliko dira, aipatutako legerian oinarriturik.
.....................................(e)n, 2026ko .....................................aren ................(e)(a)n.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: F2608853