167. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak 2026ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak aipatu mankomunitatearen 2026ko aurrekontuan.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2026ko uztailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.

Iragarkiaren kodea: L2610828