2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa Udal Planean, arautu dadin eguzki-instalazio fotovoltaikoen instalazioa lurzoru urbanizaezinean. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako kontseilariak maiatzaren 26an emandako 63E/2026 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Elortzibarko Udal Planaren aldaketa, arautzen duena eguzki-instalazio fotovoltaikoen instalazioa lurzoru urbanizaezinean. Elortzibarko Udalak sustatu zuen aldaketa.
Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen, 2026ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611059