2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
26-01048 gora jotzeko errekurtsoa, 2026-2027 ikasturterako onartutako haurren behin betiko zerrendak onestearen aurka; zerrenda horiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako zuzendari nagusiaren 6/2026 Ebazpenaren bidez arautu ziren
Iragarki honen bidez jakinarazten da Miguel Echarte Zubillaga jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela 2026-2027 ikasturterako, onartutako haurren behin betiko zerrendak onestearen aurka; zerrenda horiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako zuzendari nagusiaren 6/2026 Ebazpenaren bidez arautu ziren.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, gehienez ere 10 egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen. Auzitegiaren egoitza Iturrama kaleko 10. zenbakian dago (Ezkirotz kaletik sartuta).
Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.
Iragarkiaren kodea: L2611144