167. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea

Enkargatutako proiektua jasorik, Elizagorriko Udalak, 2025eko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen egindako proiektuaren edukia, eta erabaki zuen hura jendaurrean jartzea.

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua interesdunen eskura egonen da Elizagorriko Udaleko bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.

Iragarkiaren kodea: L2611155