2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ordenantzen 5. artikuluan eta katalogoan.
Behin betiko onespena
2026ko otsailaren 17an, Faltzesko Udalak hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Faltzesko Udal Plan Orokorreko hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuetan, ekimen partikularrak sustatua. Aldaketak ordenantzen 5. artikuluaren 4. apartatuari eta katalogoari eragiten die.
Espedientea jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia argitara eman ostean 2026ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an.
Faltzesko Udalak, 2026ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa xehatua, bat etorriz Javier Flores Galarza arkitektoak idatzi eta sinatutako dokumentuarekin.
Argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean erabakia eta testu arauemaile aldatua; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Honela idatzita geratzen da 5. artikuluaren 4. apartatua:
ORDENANTZAK ETA KATALOGOA
5. artikulua. Ordenantza partikularra.
3.–G3a-G3b eraikuntza taldeak. Zaharberritzea, berritzea eta bizitegitarako eraikuntza berria, herrigune historikotik kanpo.
4. apartatua. Fatxadak.
1. Honako hauek dira fatxadak goitik behera bete beharreko irizpide nagusiak: jarraitutasuna, soiltasuna eta batasuna.
Materialen tratamendua bera izanen da batasun guztian, baita beheko solairuan ere.
Baimendutako materialak konbinatzen ahalko dira, betiere jarraikiz eraikuntzarako eta konposiziorako irizpide argiei.
2. Jarduketa hauek baimentzen dira:
a) Harri naturalezko harlangaitz-hormazko jasotzea:
Jasotze mota izaten ahalko da harlandua, harlanduxkoa eta harlangaitz-horma. Zatikatzea forma erregularrekin egin behar da beti, eta tamaina desberdinak konbinatzen ahalko dira, juntura-hautsika paratuta. Baimendutako koloreak izanen dira beixa, harea kolorea, gris argia eta marroi argia eta tartekoa. Ez dago baimenduta gama horretatik kanpoko kolorerik.
b) Harri naturalezko plakazko estaldura:
Plakazko estaldura izaten ahalko da harlandua, harlanduxkoa eta harlangaitz-horma. Zatikatzea forma erregularrekin egin behar da beti, eta tamaina desberdinak konbinatzen ahalko dira, juntura-hautsika paratuta. Baimendutako koloreak izanen dira beixa, harea kolorea, gris argia eta marroi argia eta tartekoa. Ez dago baimenduta gama horretatik kanpoko kolorerik.
c) Harri artifizialezko harlangaitz-hormazko estaldura:
Onartuko da baldin estaldurak imitatzen badu apartatu honen a) puntuan zehaztutako harri naturalezko harlangaitz-hormazko jasotzea, kasu horretan bakarrik, eta, instalatu baino lehen, Faltzesko Udalari aurkeztu beharko zaio gauzatu nahi den materialaren lagin bat, zatikatzea eta kolore zehatzak dituena. Estaldura horrek, paratu baino lehen, izan beharko ditu Faltzesko Udaleko zerbitzu teknikoen txostena eta Faltzesko Udalaren berariazko onarpena.
Estaldura mota izaten ahalko da harlandua, harlanduxkoa eta harlangaitz-horma. Zatikatzea forma erregularrekin egin behar da beti, eta tamaina desberdinak konbinatzen ahalko dira, juntura-hautsika paratuta. Baimendutako koloreak izanen dira beixa, harea kolorea, gris argia eta marroi argia eta tartekoa. Ez dago baimenduta gama horretatik kanpoko kolorerik.
d) Harri artifizialezko plakazko hormazko estaldura:
Onartuko da baldin estaldurak imitatzen badu b) puntuan zehaztutako harri naturalezko plakazko hormazko estaldura, kasu horretan bakarrik, eta, instalatu baino lehen, Faltzesko Udalari aurkeztu beharko zaio gauzatu nahi den materialaren lagin bat, zatikatzea eta kolore zehatzak dituena.
Estaldura horrek, paratu baino lehen, izan beharko ditu Faltzesko Udaleko zerbitzu teknikoen txostena eta Faltzesko Udalaren berariazko onarpena.
Estaldura mota izaten ahalko da harlandua, harlanduxkoa eta harlangaitz-horma. Zatikatzea forma erregularrekin egin behar da beti, eta tamaina desberdinak konbinatzen ahalko dira, juntura-hautsika paratuta. Baimendutako koloreak izanen dira beixa, harea kolorea, gris argia eta marroi argia eta tartekoa. Ez dago baimenduta gama horretatik kanpoko kolorerik.
e) Zarpiatzea, morteroarekin; morteroa izaten ahalko da edo zuri kolore tradizionalez margotua edo okre- eta siena-tonuz orbandutako zuriz margotua, edo geruza bakarreko mortero koloreztatua. Proiektu teknikoetan, fatxadetarako aurreikusten den kolorea adierazi beharko da. Kolore biziak edo aipatutako gamatik kanpokoak Udalak berariaz baimentzen ahalko ditu; Udaleko zerbitzu teknikoek txostena egin behar dute aurrez.
f) Bistako adreilua.
g) Bistako hormigoi bloke zuria edo erre kolorekoa.
h) Gaur egun baimendutakoez bestelako materialak dituzten eraikinetan, baimentzen da horiek birgaitzea antzeko materialak edo eraikuntza-teknikak erabiliz.
i) Baimentzen dira harri erregularreko zokaloak, bat etorriz a), b), c) eta d) puntuetan jasotakoarekin, edo baimendutako beste material batzuez egindakoak edo tonu ilunetan margotutakoak.
j) Zura.
h) Formatu handiko gres matea.
Faltzesen, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2610603