167. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

58/2026 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortu zuen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak 37. artikuluan ezartzen duenez, bulego horretako lanpostuak administrazioetako funtzionarioek edo horretarako hautatutako langileek beteko dituzte, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 31. artikuluak ezartzen du ezen bulego horretako lanpostuak betetzen ahalko dituztela administrazio publikoetako funtzionarioek, betiere Bulegoko lanpostuen zerrendan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta, era berean, 4. apartatuan ezartzen du ezen, aldi baterako, Bulegoak funtzionarioak hartzen ahalko dituela zerbitzu-eginkizunetan.

Hutsik daude ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza, 5 eta 6 zenbakidunak, hain zuzen, eta beharrezkoa da presaz eta berehala betetzea; hortaz, egoki da deialdi publiko bat tramitatzea, plaza horiek zerbitzu-eginkizunetan aldi baterako betetzeko.

Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdi bat Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako betetzeko, baita haren oinarriak ere, zeinak ebazpen honen I. eranskinean jasota baitaude.

2. Ebazpen hau eta eranskinak argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan ere.

3. Adieraztea ezen, deialdi honen, oinarrien eta horiek aplikatzeko Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren jarduketen aurka honako errekurtso hauek jartzen ahalko direla, aukeran: alde batetik, berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; eta, beste alde batetik, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 6an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, IKUSKATZAILEEN (ARLO JURIDIKOA) BI PLAZA ALDI BATERAKO ETA ZERBITZU-EGINKIZUNETAN BETETZEKO, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO JARDUNBIDE EGOKIEN ALDEKO ETA USTELKERIAREN KONTRAKO BULEGOAN

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehena.–Arau orokorrak.

Deialdi honen xedea da ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza (5 eta 6 zenbakidunak) zerbitzu-eginkizunetan betetzea Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketako, Ikuskapeneko eta Zehapen Araubideko Zerbitzuan. Taula honetan ageri dira plaza horien ezaugarriak:

PLAZA

LANPOSTUA

HIZKUNTZAK JAKITEA

MAILA ARAUB.

JURIDIKOA

MAILAKO
OSAG.

ESKLUSIBOTASUNEKO OSAG.

BATERAEZINTASUNEKO OSAG.

ZUZENDARITZA LANPOSTUKO OSAG.

LANPOSTUKO OSAG.

LANALDIAREN

LUZAPENEKO OSAG.

ARRISKUKO OSAG.

IKERKETA, IKUSKAPEN ETA ZEHAPEN ARAUBIDEKO ZERBITZUA

5

Ikuskatzailea (arlo juridikoa)

EC1

A

F

55,00

4,88

6

Ikuskatzailea (arlo juridikoa)

A

F

55,00

4,88

Ikuskatzaile lanpostua betetzen duten langileek ikerketa- eta ikuskapen-eginkizunak beteko dituzte, eta, hala badagokio, prebentzio-eginkizunak ere bai, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 34. artikuluan jasotakoak.

Bigarrena.–Izangaien baldintzak.

Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Funtzionarioa izatea, Zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea baldintza duen plaza baten jabe.

b) Gaitasuna izatea ikerketa-txostenak eta dagozkien ebazpen-proposamenak egiteko, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarrita daudenak.

c) Jarduneko zerbitzuan egotea zerbitzu-eginkizunak baimentzeko unean.

d) 5 zenbakidun plazarako, EGA agiria edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarako C1 mailako titulu ofizial baliokidea izatea, edo, hala badagokio, profil hori duen plaza batean izendatuta egotea.

Hirugarrena.–Eskaerak eta dokumentazioa telematikoki aurkeztea.

3.1. Hautapen prozesuan izen-ematea telematikoki eginen da, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko egoitza elektronikoaren bidez (www.oana.es).

3.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

–Parte hartzeko eskaera, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa.

–Deialdi honen bigarren oinarrian adierazitako betebeharrak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa. Bigarren oinarriko b) letran ezartzen den baldintzari dagokionez, bost txosten juridiko aurkeztu beharko dira gehienez, behar bezala anonimizatuak, eskatzaileak egin dituenak Zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea baldintza duen bere lanpostuko eginkizunak betetzean.

–Interesdunek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentu.

3.3. Prozesuaren edozein unetan, Bulegoak parte-hartze eskaerarekin aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak eskatzen ahalko ditu.

3.4. Gaztelaniara itzuli behar dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta dagokion agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es) argitaratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta adieraziko da izangai baztertuak zergatik baztertu diren. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda.

Behin-behinean bazterturik gelditu diren izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta okerrak zuzendu, halakorik egin izanez gero, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunetan.

Zuzentzeko epea igarota, Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es) argitaratuko da onartuen eta, hala badagokio, baztertuen behin betiko zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda horren aurka, interesdunek erreklamazioa jartzen ahalko dute, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez, hiru egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

5.2. Onartuek aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, Bulegoak elkarrizketa pertsonal bat egiten ahalko du, deialdiaren xede den lanpostuan bete beharreko jardueretarako egokiak diren baloratzeko.

Seigarrena.–Izendapena, zerbitzu-eginkizunen iraupena eta administrazio-egoera.

Aukeratutakoa zerbitzu-eginkizunetan izendatu aurretik, Bulegoko zuzendaritzak bere jatorrizko administrazio publikoaren baimena beharko du.

Zerbitzu-eginkizunak urtebeterako baimenduko dira, eta beste urtebeterako luzatzeko aukera egonen da.

Bi hilabeteko probaldia ezarriko da, nahi izanez gero bi aldeetako edozeinek zerbitzu-eginkizunak eteteko. Halaber, probaldia igaro ondoren, Bulegoko zuzendariak zerbitzu-eginkizunak eteten ahalko ditu, behar bezala arrazoitzen badu eta ohiz kanpoko inguruabarren bat badago. Ondorio horietarako, ohiz kanpoko egoeratzat hartuko da lanpostuan aritzeko hautatutako izangaiaren gaitasun falta edo egokitzeko ezintasuna, lanpostuko zereginak zorroztasunez eta eraginkortasunez betetzea eragozten duen errendimendu ezak agerian utzi duena.

Zerbitzu-eginkizunetan izendatutakoa, eginkizunok dirauten denboran, jarduneko zerbitzuko administrazio-egoeran egonen da bere jatorrizko administrazio publikoko lanpostuan.

Zazpigarrena.–Plaza hutsak betetzea.

Eskainitako lanpostua aldi baterako betetzeko hautatzen ez diren pertsonak kontuan hartzen ahalko dira Bulego honetan hutsik gelditzen diren beste plaza batzuk betetzeko –horietan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte–, urtebeteko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Zortzigarrena.–Argitaratzea.

Eskaintzen den lanpostuan zerbitzu-eginkizunetan aritzeko izangaiaren hautapena Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

II. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKAERA

Deialdia, ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan

Izen-deiturak: ....................................................................................................................................

NANa: ............................................... Telefonoa: ..............................................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................,

................................................................................................................................................................. lanpostuan (...... zenbakidun plaza) zerbitzu-eginkizunetan aritzeko deialdiari dagokionez, parte hartzeko eskaera hau aurkezten dut, honako agiri hauek erantsita:

.....................................(e)n, 2026ko .....................................aren ................(e)(a)n

Iragarkiaren kodea: F2610917