2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Jendaurreko informazioa eta agerraldia, baterako baso-aprobetxamendu bat prestatzeari dagokionez egun dauden pinuen masetan
Alkatetzak abuztuaren 4an emandako 23. Ebazpenaren bidez, erabaki zen jendaurreko informaziorako eta agerraldirako epe bat irekitzea, honi dagokionez: Desoioko udal mugartean baterako baso-aprobetxamendu bat prestatzea egun dauden pinuen masetan.
Nafarroako Gobernuko Basoak Kudeatzeko Atalak, Desoioko pinudiak aztertu ostean, aditzera eman du komeni dela basolanak egitea herri-lurretan. Lur batzuk lehen aldiz bakandu behar dira. Lur zaharrago batzuk ere bakandu behar dira, balio ekonomikoko baso-produktuak sortzeko.
Herri-lurren artean, badira titulartasun partikularreko pinu-azalera txiki batzuk. Egoera aztertzeko, eta, hala badagokio, modu koordinatuan jarduteko, jarraian agertzen diren katastroko titularrei dei egiten zaie, bai eta, aldaketarik izan bada lurren titulartasunean, horien jaraunsle, kausadun, titularkide edo egungo jabeei ere:
POLIGONOA | LURZATIA | KATASTROKO TITULARRA | AZALERA (m2) |
3 | 1099 B | Yaniz Equilaz Hipólito | 3.050 |
3 | 1101 A | Yaniz Equilaz Hipólito eta titularkideak, halakorik bada | 2.660 |
3 | 1103 A | Fernández Pérez M.ª Ramos | 2.350 |
3 | 1104 A | Gómez García Valero | 9.178 |
3 | 1107 B | Hernández Lanz Eduardo | 3.538 |
1 | 655 B | Miguel Labeaga M.ª Teresa | 969 |
1 | 657 B | Labeaga Labeaga M.ª Rosario eta titularkideak, halakorik bada | 1.453 |
1 | 695 F | Lanz Azcona Milagros | 1.815 |
–Agertzeko epea eta modua.
Desoioko Udalaren aurrean agertu beharko dute, hogei egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, gorago zehaztutako horiek, edo haien jaraunsle, kausadun eta titularkideek, edo zerrendatutako lurzatien titularrak direla egiaztatzen duten guztiek.
Agerraldia egiten ahalko da Desoioko Udaleko idazkaritzan, jendaurreko ordutegian, edo idazki bat aurkeztuta, dela Udaleko erregistro elektronikoaren bidez, dela administrazio-prozedurari buruzko arauetan adierazitako edozein bitartekoren bidez.
–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
- Bertaratutako pertsonaren nortasun-agiria.
- Agiria, egiaztatzen duena lurzatiaren jabetza, edo horren titularkidea, jaraunslea edo kausaduna izatea.
- Ordezkatuz jarduten bada, baimena edo ahalorde nahikoa.
- Berariazko deklarazioa, zeinetan interesdunak adierazi behar baitu ados dagoen edo ez dagokion lurzatia sartzearekin baterako baso-aprobetxamenduaren izapide teknikoan.
- Etorkizuneko komunikazioetarako helbidea, telefono zenbakia eta, hala badagokio, helbide elektronikoa.
–Agertzearen ondorioak.
Ados egonez gero, baimena emanen zaio Udalari honako agiri hauek bidaltzeko Basoak Kudeatzeko Atalari: azterketa eskaera, ikuskapena, mugatzea, seinaleztapena, kubikazioa eta agiri teknikoak, betiere herri-lurrekin koordinatuta.
Bestalde, titulartasun partikularreko baso-produktuak behin betiko sartzeko lizitazio batean edo baterako salmenta batean, aldez aurretik zehaztu beharko dira aprobetxamenduaren baldintza tekniko eta ekonomikoak. Horrez gain, jabeak edo legez ordezkatzen duenak dagokion berariazko baimena aurkeztu beharko du.
–Berariazko ohartarazpena.
Interesduna agertzen ez bada, alegaziorik aurkezten ez bada edo epea igarotzen bada erantzunik jaso gabe, ulertuko da Udalari ez zaiola isilbidezko baimenik ematen, ez egurrik lagatzen, ezta bestelako jabetza eskubiderik ematen ere.
Lurzatiak ezin izanen dira sartu Udalak sustatutako baterako salmenta edo ustiapen ekonomikoan, baldin eta jasotzen ez bada berariazko baimenik, edo titulartasuna edo ordezkaritza ez bada nahikoa egiaztatzen. Horrez gain, baso administrazioak, bere eskumenen artean, eta basogintzaren arloko arauak betez, bestelako jarduketak adosten edo eskatzen ahalko ditu.
Ezezagunak diren interesdunei dagokionez, ez bada jakinarazpena egiteko helbidea ezagutzen edo banakako jakinarazpena egiterik ez badago, dagokion iragarkia paratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari (Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa Legea).
–Espedientea kontsultatzea.
Espedientea Desoioko Udaleko idazkaritzan kontsultatu ahal izanen da, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere. Beharrezkoa denean, interesduna identifikatu beharko da.
Desoion, 2026ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Sergio Álvarez Álvarez.
Iragarkiaren kodea: L2610824