167. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da aldaketa egitea 2026ko plantilla organikoan, zeina eranskinean ageri baita. Hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20an.

Plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenaren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik aurrera.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

ALDAKETA, HUTSIK DEKLARATZEKO ZERBITZU ANITZETAKO (LOREZAINTZA) 9. PLAZA ZENBAKIA

PLAZA ZENBAKIA

LANPOSTUAREN IZENA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

A

B

C

D

E

F

EUSKARA NAHITAEZKOA / MEREZIMENDUA

HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

GIDABAIMENA

9

Zerbitzu anitzak (lorezaintza)
(hutsik)

LKF

D

OL

%24,35

%7

%12

Merezimendua

B1

B

LABURDURAK:

Araubide juridikoa:

LKF = lan-kontratudun finkoa.

Sarbidea:

OL = oposizio-lehiaketa.

Osagarriak:

C = lanpostukoa.

E = arrisku berezikoa.

F = mailako osagarria.

Iragarkiaren kodea: L2611150