2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Bigarren aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2026ko abuztuaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoaren bigarren aldaketa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Burlatan, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2611082