2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
26-01270 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena berraztertzeko errekurtso baten ezespena, zeina jarri baitzen gastu medikoak ukatzeko alkatearen ebazpen baten aurka
Nafarroako Administrazio Auzitegiak Burlatako Udalari eskatu dio igor diezaion gora jotzeko errekurtso honekin lotutako administrazio-espedientea: 26-01270 gora jotzeko errekurtsoa, Javier Gracia Gardek jarria bere izenean Burlatako Udaleko alkatearen 2026ko maiatzaren 14ko ebazpen baten kontra, zeinaren bidez ezesten baita berraztertzeko errekurtso bat, paratu zena alkate horren 2026ko otsailaren 19ko ebazpen baten kontra (ebazpen horren bidez ukatu ziren zenbait gastu mediko).
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2610549