2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
Honako hau indargabetzea: ordenantza fiskala, arautzen dituena hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak. Behin betiko onespena
Aranaratxeko Udalak, 2026ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea ordenantza fiskal bat, arautzen dituena hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak.
Indargabetzearen hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ean. Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aranaratxen, 2026ko abuztuaren 13an.–Alkatea, David Azparren Lana.
Iragarkiaren kodea: L2611140