2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Berraztertzeko errekurtsoa Udaltzaingoko inspektorearen 2 plaza betetzeko deialdiaren oinarrien aurka
Udaltzaingoko inspektorearen 2 plaza betetzeko deialdian (2026ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), 414 eta 837 IPZa duten Iruñeko udaltzainek berraztertzeko errekurtso bana aurkeztu dute Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 15eko erabakiaren bidez onetsitako oinarrien aurka.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat, interesdunei komunikatzen zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkezten ahal dituztela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan, edo aipatutako Legearen 16. artikuluan aurreikusten diren beste edozein bidetatik.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek recursosconvocatorias@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez eskatu ahal izanen dute, izen-abizenak eta hura jasotzeko posta elektronikoko helbide bat emanda.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 12an.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Arantxa Campo Mayo.
Iragarkiaren kodea: L2611139