167. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2393/2026 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita geografoen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko, bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratazioetarako.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak ezartzen duenez, aldi baterako kontratazioa egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek haien langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, deialdiak eginen dituzte prestakuntzako izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko (96/1997 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntza errazten dituena).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea hautaproben bidez honako zerrenda hauek eratzeko: batetik, izangaien zerrenda bat geografoen lanpostuan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan, eta, bestetik, zerrenda bat aipatutako lanpostuan aldi baterako kontratudun gisa aritzeko. Zerrenda horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko dira, Osasun Departamentuaren mendeko erakundeetan izan ezik.

Deialdi hau honako hauetan ezarritakoari jarraikiz onesten da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak prestakuntzarako zerbitzu berezietako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzeko abenduaren 30ean emandako 199/2004 Foru Agindua; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikagarri den gainerako araudia.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Geografoen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez eratzeko deialdia onestea: zerrenda bat, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, beste bat, aldi baterako kontratazioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko, salbu Osasun Departamentuaren mendeko erakundeetan.

2. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta epaimahaiko kideei.

Iruñean, 2026ko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, GEOGRAFOEN LANPOSTUAN ARITZEKO IZANGAIEN BI ZERRENDA HAUTAPROBEN BIDEZ ERATZEKO: ZERRENDA BAT PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN ARITZEKO IZANEN DA, ETA BESTEA ALDI BATERAKO KONTRATAZIOAK EGITEKO

Honako hauek arautuko dute deialdia:

OINARRIAK

Lehena.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da hautaproben bitartez geografoen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzea: bat, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, beste bat, aldi baterako kontratazioetarako, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko, Osasun Departamentuaren mendeko erakundeetan izan ezik.

1.2. Prozesu honen ondoriozko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda indarrean egonen da bost urtez gehienez ere, indarrean sartzen denetik aurrera, eta subsidiarioa izanen da, oraingo langile finkoen zerrenden aldean, edo apirilaren 26ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrenden aldean (96/1997 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntza errazten dituena), bai eta funtzio publikoan sartzeko hautapen prozesuen ondoriozko aldi baterako kontratazioetarako izangaien indarreko zerrenden aldean ere, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluan eta Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendan parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak.

2.1. Onartuak izateko, deialdi honetan parte hartu eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendan egon nahi duten izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, deialdi honen xede diren lanpostuena baino maila edo talde beheragokoa, eta eskubidez dagokion gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Bere lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

d) Geografo gisa zerbitzu berezietan prestakuntza jasotzeko zerrenda batean ez egotea.

e) Geografiako graduaren edo Geografiako lizentziaren unibertsitate-titulua izatea, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat, edo hura emateko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Titulu horiek ezin dira izan langile finkoak jarduneko zerbitzuan aritzeko baliatu dituenak.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten izangaiei.

f) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

2.2. Aurreko apartatuan jasotako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozesu osoan, izendapenaren unean eta prestakuntzaldiak iraun bitartean ere.

2.3. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendan sartzerik ez dute Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuko erakunde autonomoei atxikitako langileek eta Nafarroan Justizia Administrazioan ari diren langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik kanpo dauden langileek ere.

Hirugarrena.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak.

3.1. Onartuak izateko, deialdi honetan parte hartu eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan egon nahi duten izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, halaber, aipatu nazionalitateetako bat duen pertsona baten ezkontideek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta, kasua bada, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea; salbu eta, adin horretara iritsita ere, gizarte-aurreikuspeneko sisteman pentsio baterako eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia bete ez dutenak edo hura osorik jasotzeko behar diren kotizazio-urteak bete ez dituztenak.

c) Geografiako graduaren edo Geografiako lizentziaren unibertsitate-titulua izatea, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat, edo hura emateko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten izangaiei.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

3.2. Aurreko apartatuan jasotako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozesu osoan, kontratazio-eskaintzaren unean eta kontratuak indarrean iraun bitartean ere.

Laugarrena.–Eskaerak eta agiriak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean,"Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.

Eskaeran, interesdunek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

4.3. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki aitortuta duten parte-hartzaileek eskaeran bertan adierazi beharko dute, eta eskaneatuta erantsi beharko dute IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak horren gainean emandako ziurtagiria.

Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko behar diren denboren eta bitartekoen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Horretarako, eskaeran berariaz adierazi beharko dute eta, horretarako prestatutako tokian, zehaztu beharko dituzten egokitzapenak edo denbora- eta/edo baliabide-doikuntzak. Era berean, egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkezten ahalko dute eskaera aurkezteko unean. Eskaera horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, proba egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien kopia soilak aurkezten ahalko dira, baina, aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Desadostasunik sortzen bada ofizioz egiaztatutako datuen eta interesdunak deklaratzen dituenen artean, edo haien gaineko alderdiren bat argitu behar bada, behar den errekerimendua eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

5.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du argitara daitezela Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan. Horretarako, zerrenda hauek argitaratuko dira:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrendak argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkezten ahalko dituzte baztertzearen arrazoiari buruz, eta, hala badagokio, baztertzearen arrazoi izan diren akatsak zuzendu. Alegazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Internet bitartez, Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrendak zuzenean onetsiko dira.

5.2. Behin betiko zerrendak.

Alegazioak egiteko epea igaro ondoren, eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dira. Horretarako, zerrenda hauek argitaratuko dira:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, deialdian ezarritako hautaproba egiteko (edo hautaprobetan lehena, bat baino gehiago badago) datarekin, orduarekin eta tokiarekin batera.

Ebazpen hau argitaratuta, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin bat.

5.3. Onartuen behin betiko zerrendetan daudenek bakarrik parte hartzen ahalko dute hautapen prozesuan. Onartuen behin betiko zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak daukana aztertuta, eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Seigarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: José Antonio Marcén Zunzarren, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.

Ordezko epaimahaiburua: Jesús María Rodríguez Gómez, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia.

Epaimahaikidea: Amaia Bescós Atín, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Cristina Toledano Montoya, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Azpiegituren Zerbitzuko burua.

Epaimahaikidea: Miguel Ángel Jiménez de Cisneros Fonfría, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Mugikortasun, Logistika eta Garraio Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Blanca Urmeneta Martín-Calero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko ingeniari tekniko topografoa.

Epaimahaikidea: Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Idazkaria: Ana Rodríguez Hidalgo: Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Leyre Iribarren Gil, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Ataleko burua.

6.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Halaber, zilegi da epaimahaia osatzen duten kideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

6.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egiten dituzten pertsonek edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probetarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Zazpigarrena.–Probak.

7.1. Hautapen prozesuan, proba bakarra eginen da, teoriko-praktikoa. Epaimahaiak planteatutako hiru ariketa egin beharko dira idatziz. Ariketa horiek lotuta egonen dira ebazpen honen II. eranskinean ageri den gai-zerrendako gaiekin.

Probak bost ordu iraunen du gehienez, eta 70 puntukoa izanen da gehieneko kalifikazioa. Gehieneko puntuazio horren %30 (21 puntu) lortzen ez dutenak baztertuta geldituko dira.

Proba gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da.

7.2. Proba egiteko ez da inolako testurik ez dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza eta epaimahaiak uzten dituen baliabideak.

7.3. Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat eraman beharko dute bertara. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

7.4. Desgaitasuna aitortua dutenei proba egiteko behar dituzten denbora eta baliabideak egokituko zaizkie, posible den neurrian, hala eskatu badute.

Zortzigarrena.–Emaitzak.

8.1. Proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du emaitzei buruzko alegazioak telematika bidez aurkezteko.

8.2. Alegazioak aurkezteko epea amaitu eta alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak probaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, eta, horrekin batera, hautapen prozesua gainditu dutenen zerrenda. Horretarako, zerrenda hauek argitaratuko dira:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendako hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendako hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

8.3. Epaimahaiak, izangaien puntuazioetan gertatzen diren berdinketak ebazteko, irizpide hauei jarraituko die:

a) Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak: deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera hautsiko dira berdinketak, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraitzen badu, aldi baterako kontratazioetarako ezarritako irizpideari jarraikiz hautsiko dira berdinketak.

b) Aldi baterako kontratazioetarako izangaiak: berdinketak epaimahaiak eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko dira. Berdindutako izangai guztien artean, bat hautatuko da ausaz. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan.

8.4. Oinarri honetan ezarritako jarduketak bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dizkio probak gainditu dituzten izangaien zerrendak, onets ditzan. Zerrendekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa ere bidaliko dio.

Bederatzigarrena.–Geografoen lanpostuan aritzeko izangaien zerrendak eta plazen eskaintza.

9.1. Hautapen prozesuaren espediente osoa jaso ondoren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrendak onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko dira, deialdiaren fitxan. Horretarako, zerrenda hauek argitaratuko dira:

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda.

–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

9.2. Prestakuntza jasotzeko izangaiei eskaintza egiten zaienean eta, kasua bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera deklaratzean, honako hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: 96/1997 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntza errazten dituena; deialdi honetako oinarriak; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako zerbitzu berezietako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

9.3. Aldi baterako kontratazioetarako izangaiei lana eskaintzean eta, kasua bada, kontratatzean, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako administrazio publikoetako administrazio araubideko langileen kontratazioa arautzen duen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua; deialdi honetako oinarriak; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Agindua, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

9.4. Prestakuntza edo kontratazioa eskaintzen zaien pertsonek, hura egin aurretik, egiaztatu beharko dute betetzen dituztela deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak. Era berean, behar denean, izangaiek egiaztatu beharko dute betetzen dituztela eskaintzaren xede den plazaren baldintza espezifikoak. Horretarako, eskatzen zaizkien dokumentuen kopia aurkeztu beharko dute.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien kopia soilak aurkezten ahalko dira, baina, aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

9.5. Eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzen ez duten izangaiak hautapen prozesutik baztertu eginen dira, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak emandakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: atarikoa, atariko titulua, I. titulua eta X. titulua.

2. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena: atariko titulua, I. titulua, II. titulua eta III. titulua.

3. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa: atariko titulua, I. titulua, II. titulua eta III. titulua.

4. gaia.–255/2015 Foru Dekretua, azaroaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua arautzen duena.

5. gaia.–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua onesten duena: I. titulua.

6. gaia.–3426/2000 Errege Dekretua, abenduaren 15ekoa, autonomia-erkidego desberdinetako udalerrien mugatze-prozedura arautzen duena.

7. gaia.–Nafarroako Geoataria, baliabideak eta funtzionalitateak.

8. gaia.–Udal-mugarteen mugaketen teoria eta praktika. Muga-lerroen aktak eta koadernoak.

9. gaia.–Biztanleriaren geografia. Hiri-geografia. Landa-geografia.

10. gaia.–Geomorfologia. Klimatologia. Hidrologia. Biogeografia. Ingurune fisikoaren plangintza.

11. gaia.–Oinarrizko kartografia eta kartografia tematikoa.

12. gaia.–Nafarroako geografia fisikoa.

13. gaia.–Nafarroako giza geografia.

14. gaia.–Nafarroako udalerria: kokapena (mapa), katastroko udalerriak eta udal-mugarteak.

15. gaia.–Microsoft Excel eta Access Office 2010en.

16. gaia.–Geografia-informazioko sistemak. QGIS (3.6 Noosa).

Oharra: Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.

Iragarkiaren kodea: F2610644