1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
830E/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Esteribarko arau subsidiarioen aldaketari buruz. Aldaketak 29. poligonoko 192. lurzatiari eragiten dio, Saigotsen, eta Saigosko Kontzejuak sustatu du.
Esteribarko Udalak aldaketa hori 2026ko otsailaren 26an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2026ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20koan. Espedientearen parte da arau subsidiarioen aldaketaren agiri teknikoa –memoria, hirigintza-araudia eta planoak barne–.
Aldaketaren xedea da, Saigotsen, Esteribarko 29. poligonoko 192. katastro-lurzatiaren iparraldeko zatian dagoen lurzorua birsailkatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik zuzkidura-erabilera izanen duen hiri-lurzoru finkatua izatera igarotzeko, zuzkidura-erabilerak ahalbidetzearren; konparazio batera, karpa desmuntagarri bat instalatzea kontzeju etxearen ondoko espazioan. Aldaketak, halaber, bide publiko bat handitu ahal izateko espazio librea erreserbatzea proposatzen du.
Lurzoruaren birsailkapenak 291,54 metro koadroko eremu bati eragiten dio. Eremu hori Saigosko herrigunearen iparraldean dago, harekin mugakidea da, eta bertan eraikin txiki bat dago. Gainera, ibilgailuentzako sarbidea du (lehendik dagoen bide batetik), bai eta hiri-zerbitzu guztietarako sarbidea ere. Aldaketaren eremua malda txikiko lursailak dira, non belardiak baitaude, eta horietan ez da ingurumen balio aipagarririk identifikatu.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Esteribarko arau subsidiarioetan, 29. poligonoko 192. lurzatiaren eremuan (Saigots), egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Esteribarko arau subsidiarioen aldaketari buruz, ingurumen ukipenik sortzen ez duela iritzita. Aldaketa horrek 29. poligonoko 192. lurzatiari eragiten dio, Saigotsen, eta Saigosko Kontzejuak sustatu du.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Esteribarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
ERANSKIN GRAFIKOA

Esteribarko 29. poligonoko 192. katastro-lurzatiaren (Saigots) aldaketaren eremua
Iragarkiaren kodea: F2610855