166. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

829E/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Doneztebeko udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketak 1. poligonoko 356. lurzatiari eragiten dio, eta Luis Martin San Miguelek sustatu du.

Doneztebeko Udalak aldaketa hori 2026ko otsailaren 23an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2026ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17koan. Espedientearen parte dira planaren aldaketaren memoria eta agiri grafikoak.

Aldaketaren xedea da Doneztebeko 1. poligonoko 356. katastro-lurzatiaren mendebaldeko zatiko lurzorua birsailkatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik bizitegi-erabilera izanen duen hiri-lurzoru finkatua izatera igaro dadin, familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko.

Lurzoruaren birsailkapenak 2.000,00 metro koadroko eremu bati eragiten dio, zeina Doneztebeko herrigunearen iparraldean baitago eta harekin mugakidea baita. Bertan, eraikin finkatu bat dago, aisiarako etxola gisa erabiltzen dena, sarbide zolatua eta zerbitzu guztietarako konexioa. Malda moderatuko lurrak dira, belardi naturalak, non ez baita identifikatu ingurumen balio azpimarragarririk.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Doneztebeko udal plan orokorrean, 1. poligonoko 356. lurzatiaren eremuan, egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Doneztebeko udal plan orokorraren aldaketari buruz, ingurumen ukipenik sortzen ez duela iritzita. Aldaketak 1. poligonoko 356. lurzatiari eragiten dio, eta Luis Martin San Miguelek sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Doneztebeko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

ERANSKIN GRAFIKOA

Doneztebeko 1. poligonoko 356. katastro-lurzatiaren aldaketaren eremua

Iragarkiaren kodea: F2610864