166. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Kudeaketa-esleipena egitea Aezkoako Batzarre Nagusiari, familia-kontziliazioko zerbitzua kontrata dezan

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2026ko abuztuaren 4an egindako batzarrean erabaki bat hartu zen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:

Ikusirik toki-erakundeen arteko hitzarmenerako proposamena, familia-kontziliazioko zerbitzuak kudeatzeko eskolarik gabeko aldietan Pirinioan (kontziliazio zerbitzua udaldian eta kontziliazioko programa pilotua Eguberrietan). Hitzarmen hori dagokio Aezkoako Batzarre Nagusiaren eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren artean hitzarmenez bideratzen den zuzeneko dirulaguntzari, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluarekin eta 47.etik 49.era bitarteko artikuluekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

ERABAKI DA:

1. Berrestea ekainaren 14ko 13/2026 Ebazpena, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Aezkoako Ibarreko Batzar Nagusiaren arteko Kudeaketa Esleipenaren Hitzarmena onartzen duena, 2026an Pirinioetan Eskolaz Kanpoko Aldietan Kontziliazio Zerbitzua kudeatzeko.

2. Onestea Erronkariko Ibaxaren Batzordeak Aezkoako Batzarre Nagusiari kudeaketa-esleipena egitea bideratzeko hitzarmena, eskualdeko familia-kontziliazioko zerbitzua kontrata dezan (Auñamendi, Zaraitzu, Erronkari). Aezkoako Batzarre Nagusiari ahalmena emanen dio egin ditzan zerbitzu hori abian jartzeko izapide guztiak (beharren estimazioa, baldintza-agiri arautzaileak prestatzea eta familia-kontziliazioko zerbitzuak kontratatzea) eta, orobat, izapide guztiak egin ditzan 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotako dirulaguntza eskuratzeko eta hari loturiko gastu guztiak justifikatzeko.

3. Erronkariko Ibaxaren Batzordeko buruari ahalmena ematea aipatutako hitzarmena sina dezan, Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan xedatutakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea).

5. M.ª Blanca Arroyo Bezunartea ordezkari izendatzea, kudeaketa-esleipena egiteko hitzarmenean aurreikusitako lan batzorderako.

Ezkarozen, 2026ko abuztuaren 4an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.

Iragarkiaren kodea: L2610927