2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko abuztuaren 4ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2026ko plantilla organikoaren aldaketa.
Onetsitako plantillaren aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.
Ezkarozen, 2026ko abuztuaren 4an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2610926