2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzorde Nagusiak, 2026ko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 2026ko plantilla organikoa.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erriberrin, 2026ko uztailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.
Iragarkiaren kodea: L2610826