166. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2026ko uztailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 2026ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2026ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Ayarra Elia.

Iragarkiaren kodea: L2611084