166. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2026ko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, Larraungo Udalak 2026ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluari dagokienez, ezarritakoarekin bat.

Mugiron (Larraun), 2026ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2610878